145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ETXAURI

2. sektoreko 18 hiri lurzatiko lote baten salmenta

Etxauriko Udalak, 2006ko azaroaren 2ko osoko bilkuran, erabaki zuen ondareko ondasun hauek enkante publikoan saltzea:

Etxauriko Arau Subsidiarioetako 2. sektoreko 18 hiri lurzatiko lotea; 2. sektoreko Birzatiketa proiektuan honela daude deskribatuta:

_R-1 eta R-14 arteko lurzatiak eta R-18 eta R-22 artekoak; 3.760,50 m²-ko azalera.

_Hasierako prezioa: 1.466.379,31 euro (BEZa kanpo).

_Enkantean parte hartzeko fiantza: 29.327,59 euro.

BEZa, %16, enkanteko errematearen gainean aplikatuko da eta esleipen-hartzailearen bizkar izanen da.

Enkantea 2007ko urtarrilaren 12an eginen da, 12:00etan, Etxauriko Udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Enkantea ahozko posturen bidez eginen da eta sesteoa izanen da.

Baldintzak Etxauriko udal idazkaritzan daude ikusgai.

Proposamenak Udaletxean aurkeztuko dira, bulego orduetan, eta enkantea egiten den unera arte onartuko dira.

Etxaurin, 2006ko azaroaren 21ean._Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0618582