145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

NOAIN

Deialdia, Noain Elortzibarko administrari laguntzaile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

2006ko 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean., maiatzaren 15ean, argitaraturiko administrari laguntzaile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 7.1 oinarriak ezarritakoari jarraikiz, epaimahaiak izendapen proposamen egin du Uxue Cilveti Zazpe andrearen eta Martín José Tellón Oyaregui jaunaren alde, izan ere puntuazio altuenak lortu dituzte delako deialdiko probetan.

Izendapen proposamen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, izangai horiek deialdiaren 7.2 oinarrian zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte Noain Elortzibarko Udalean.

Noainen, 2006ko azaroaren 9an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0618699