145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OIBAR

Hasiera batean onetsirik Oibarko Udaleko Plan Orokorra

Oibarko Udalak, 2006ko azaroaren 3an egin bilkura arruntean, ondoko erabaki hau hartu zuen, aho batez eta legeak eskatzen duen quoruma zuela:

1. Hasiera batean onestea Oibarko Hirigintzako Udal Plan Orokorra, José Ignacio Arribas Echeveste arkitektoak prestatua.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 69. artikuluari jarraikiz, egungo Hirigintza Araudiarekin eta hasiera batez onetsitako Udal Plan Orokor berriarekin bateragarriak ez diren lurzatiketa, eraikuntza eta eraisketa lizentziak etetea.

3. Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Oibarren, 2006ko azaroaren 6an._Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0618088