145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Udal Plana hasiera batean onetsirik

Baztango Udalak, 2006ko urriaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Baztango Udal Planeko aldaketa puntual egituratzaile bat, Iruritako 14. poligonoko 63. lurzatian eragiten duena, María Carmen Sanchotena Garbisu andrearena baita. Aldaketaren helburua da herrigune horretako hiri lorzoruaren barruan sartzea, lehen zegoen bezala. Barbarin Gómez arkitektoak prestatu du eta 2006ko urriko data darama. Baztango Udalak sustatu duen aldaketa hau berariaz abiarazi den espedientean dago.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iduritzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon (Baztan), 2006ko azaroaren 7an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0618081