145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUN DEPARTAMENTUA. Farmazietarako baimena.

Osasun zuzendari nagusiak, urriaren 11ko 1996/2006 Ebazpenaren bidez, Ignacio Beroiz Soria jaunari baimena eman dio Iruñeko La Olibako monasterioaren kaleko 31 zenbakian farmazia bat irekitzeko, bai titularrak bai proposatutako tokiak Farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko urriaren 11n._Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Francisco Javier Sada Goñi.

Iragarkiaren kodea: F0616886