145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ERABAKIA, 2006ko azaroaren 20koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "N-232 errepidearen bikoizketa, 3. tartea: Buñuelgo lotunea-herrialdeko muga" egiteko proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, abuztuaren 4ko 120/2006 Foru Aginduaren bidez, "N-232 errepidearen bikoizketa, 3. tartea: Buñuelgo lotunea-herrialdeko muga" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzapenaren prozedura ireki eta jendaurrean jarri zuen.

Ikusirik, hobetu nahi den errepideak zirkulazio handia jasaten duela eta eta bide tarte horiek lehenbailehen aldatu behar direla, istripuak saihestu eta zirkulazioa hobetuko bada, komenigarria da lanak ahalik eta lasterren egitea; beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ondasun eta eskubide ukituen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "N-232 errepidearen bikoizketa, 3. tartea: Buñuelgo lotunea-herrialdeko muga" egiteko proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Ukituriko ondasun eta eskubideak eskuratzeko 1.500.000,00 euro izanen dira. Horietarik, 1.200.000 euro 2007ko aurrekontuko "Interes orokorreko sarea: autobiak-galtzaden bikoizketa" izeneko kontusailetik pagatuko dira eta 300.000 euro 2008ko aurrekontu kontusail beretik.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.

4. Erabaki hau Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari eta Ekonomia Zerbitzuari jakinaraztea.

Iruñean, 2006ko azaroaren 20an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0618636