122. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2283/2006 EBAZPENA, irailaren 18koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko agintari-gidari izateko 16 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 20ko 470/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko agintari-gidari izateko 16 lanpostu huts lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko martxoaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 35. zenbakian.

Ekainaren 19ko 1554/2006 Ebazpenaren bidez, deialdian onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta epaimahaiburua aldatu zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaiturik, bidezkoa da onartuen eta baztertuen betiko zerrenda onetsi eta Manuel Beguiristáin Azpíroz eta Jon Echanove Camiña jaunek aurkeztutako erreklamazioa aintzat ez hartzea, izan ere, Nafarroako Foruzaingoko kideak izanik, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio esparrutik kanpo baitaude, lanpostuak betetzeari dagokionez, Foruzaingoaren lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuan ezarritako araudi berariazkoa aplikagarria izateagatik.

Bidezko da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea eta epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko agintari-gidari izateko 16 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea, honela:

_Mahaiburua: Amaya Mateos Goñi andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Plangintza, Segurtasunaren Koordinazio eta Trafiko Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Angel Iturralde García jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Trafiko eta Segurtasun Ataleko burua.

_Epaimahaikideak:

1. Antonio Aguerri Zarralanga jauna, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

Ordezkoa: Anacleto Alvarez Varela jauna, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

2. Juan Carlos Lázaro López jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Sistemen Kudeaketa, Kalitate eta Logistika Ataleko burua, idazkari lanetan arituko dena.

Ordezkoa: Joaquín Gaínza Ordoqui jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun, Plangintza eta Ikerketa Ataleko burua.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesatuei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.

Iruñean, 2006ko irailaren 18an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

LUMBIER IRISARRI, JAVIER

ZABALZA PASCUAL, VICENTE OSCAR

Baztertuak:

3.1.a) ataleko betebeharra ez betetzeagatik.

GRACIA BAZTAN, BENIGNO RAMON

MARTINEZ DE MORENTIN SEVILLANO, FELIX

MORENO TIHISTA, OSCAR MORENO

OSTA LUQUE, ALBERTO

SAN MARTIN OSES, JAVIER TOMAS

3.1.a) eta 3.1.c) ataletako betebeharrak ez betetzeagatik.

PASQUEL HUARTE, RUBEN

Nafarroako Foruzaingoko kideak izanik, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio esparrutik kanpo egoteagatik eta, lanpostuak betetzeari dagokionez, Foruzaingoaren lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuan ezarritako araudi berariazkoa aplikagarria izateagatik.

BEGUIRISTAIN AZPIROZ, MANUEL

ECHANOVE CAMIÑA, JON

GOIKOETXEA GONZALEZ, JOKIN JOSEBA

Iragarkiaren kodea: F0615545