122. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

VIANA

Deialdia, Vianako Udaleko administrari-ofizial izateko hiru lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

1. oinarria._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Vianako Udaleko administrari-ofizial izateko hiru lanpostu, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea, Vianako Udalaren zerbitzuko plantillako langileen artean, eta deialdi honetan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez beteko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 15.6 artikuluak agindu bezala. Vianako Udalaren zerbitzuko plantillako langileek parte hartu ahalko dute oposizio-lehiaketa honetan, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

1.2. Hautapen probak gainditu ondoren administrari-ofizial lanposturako izendatzen diren izangaiak C maila edo taldean sailkatuko dira eta maila edo talde horretako ordainsariak jasoko dituzte. Horretaz gain, bereak izanen ditu Udalaren plantilla organikoan ezarritako osagarriak.

1.3. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen funtzionarioen edo lan kontratudunen araubide juridikoa. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari ere eutsiko dio. Lan araubidea lanaldi osokoa izanen da eta zerbitzuko beharrei egokituko zaie. Araubide hori edozein momentutan alda lezake Udalak.

1.4. Administrari-ofizialaren lanposturako izendatzen den langilea eginkizun beretan arituko da, baina, gainera, maila edo talde berriari dagozkionak ere esleitzen ahalko zaizkio.

2. oinarria._Izangaien betebeharrak.

2.1. Honako oposizio-lehiaketa murriztu honetan onartua izan dadin, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintzak bete beharko ditu izangaiak:

a) Vianako Udalaren zerbitzuko funtzionarioa izatea.

b) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, honako sustapen honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.

c) D mailakoa izatea.

d) Administrari laguntzailearen lanpostu baterako izendapena jabetzan izatea edo lanpostu horretarako lan-kontratu finkoa esleiturik izatea.

e) Nafarroako Administrazio Publikoetan bost urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatzea.

f) Batxilergoko edo Lanbide Heziketako bigarren graduko titulua edo horien baliokidea izatea.

Titulazioaren baldintza betetzen ez denean, horren ordain izan daiteke Nafarroako Administrazio Publikoetan zortzi urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatzea.

g) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

h) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira aipatutako baldintzak, eta hautaketa bide osoan beharko dira bete, izendatzeko unera arte.

3. oinarria._Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Vianako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, goizeko hamaiketatik arratsaldeko ordu biak arte, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira, eta eskabide horiek Vianako Udaleko erregistroan eskura daitezke. Haietan izangaiek adierazi behar dute beharkizun guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Eskabide horrekin batean, deialdiaan parte hartzeko 2. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, honako hauek alegia:

3.2.1. NANaren fotokopia konpultsatua.

3.2.2. Beharrezkoa bada, Batxilergoko tituluaren, Lanbide Heziketako bigarren mailakoaren edo baliokide denaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua.

3.2.3. Deialdiko 7,2 atalean ezarritakoari jarraikiz, izangaiek alegatzen dituzten merezimenduen frogagiriak.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4. oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, erreklamazioak aurkezteko eta, deialdiko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko agirietan akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzitakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Lehendakaria: Gregorio Galilea Arazuri, Vianako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Esperanza Cariñanos Pérez andrea, Vianako Udaleko zinegotzia.

Mahaikide idazkaria: Asunción Gil Barnó, Vianako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Coro Gómez Baquedano andrea, Los Arcosko Udaleko idazkaria.

1. mahaikidea: María Teresa Echarri San Martín andrea, Vianako Udaleko kontu hartzailea.

Ordezkoa: Julia Irisarri Moreno, Azkoiengo Udaleko kontu-hartzailea.

2. mahaikidea: Eduardo Labeaga Mendiola jauna, Vianako Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Antonio María Uriz Bea, Los Arcosko Udaleko administrari-ofiziala.

3. mahaikidea: Miguel Chivite Sesma jauna, Azkoiengo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Javier Pérez de Ciriza Gainza, Aberingo, Morentingo eta Arellanoko Udaletako Idazkaria.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia eratu eta aritu ahal izan dadin beharrezkoa da gutxienez kideen gehiengo absolutua biltzea.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

Halaber, oposizio-lehiaketaren azterketa saio guztiak edo horietako bat zuzentasunez egin daitezen, beharrezkotzat jotzen diren barneko jardun-arauak ebazteko ahalmena izango du, betiere deialdian azaltzen diren oinarriei egokituz.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6. oinarria._Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Oposizioaldia: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

7. oinarria._Lehiaketaldia:

7.1. Epaimahaiak izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko ditu, ondotik heldu den baremoari jarraikiz. Izangaiek merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko. Epaimahaiak noiznahi eskatu ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibide zein datu osagarriak.

7.2. Merezimenduen baremoa:

Administrazio Publikoetan, administrari laguntzailearen lanpostuan egindako urte bakoitzeko 2 puntu. Gehienez ere, 30 puntu.

Merezimendu hori frogatu ahal izateko, administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, lan-kontratua edota haren fotokopia konpultsatua. gehienez ere 30 puntu.

7.3. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangaien zerrenda Vianako Udalaren iragarki oholean, eta bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuko ditu.

8. oinarria._Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Lehen ariketa: Ariketa praktikoa, deialdiko 2. eranskinean agertzen diren informatikako gaiei buruzkoa. Ariketa hau egiteko 60 minutu emanen dira gehienez. Ariketaren puntuazioa, gehienez ere: 35 puntu.

b) Bigarren ariketa: 20 galdera teoriko edo teoriko-praktikoak (test motakoak), deialdiko 3. eranskineko gaiei buruzkoak. Ariketa hau egiteko 60 minutu emanen dira gehienez. Puntuazioa, gehienez ere: 35 puntu.

8.2. Oposizioaldian 70 puntu emanen dira gehienez. Oposizioa gainditzeko, oposizioaldiko ariketan 35 puntu lortu beharko dira, gutxienez.

8.3. Oposizioaldiko ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak.

9. oinarria.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta

izendapen proposamena.

9.1. Ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Vianako Udalaren iragarki oholean eta azken ariketa egin den tokian ikusgai jarriko du gainditzen dutenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenaturik, izangaiek lehiaketaldian eta oposizioaldiko ariketetan ateratako puntuazioak batu ondotik. Berdinketarik gertatuz gero, lehiaketaldian Administrazio Publikoetan emaniko zerbitzuei buruzko atalean puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde joko da.

9.2. Gutxieneko puntuazioa gainditu ondoren puntuazio altuena lortu duten hiru izangaien aldeko izendapen proposamena igorriko dio epaimahiak Vianako Udaleko alkateari. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Udalaren erregistro orokorrean:

a) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.

b) Zinpeko aitorpena, non hautagaiak adierazi behar baitu ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo eskubide-gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

9.4. Izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ez da izendatua izanen eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna ukatu gabe.

9.5. Aurreko 9.4 atalean azaldutakoa gertatuz gero, azterketa gainditzen dutenen zerrendan, 9.1 atalekoan, hurrengo datorren izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

10. oinarria._Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Aurreko oinarrian aipatutako hautapen prozesua bukaturik, alkateak, ebazpen bidez, Vianako Udaleko administrari-ofizial izendatuko ditu puntu gehien lortu dituzten hiru izangaiak.

10.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza izendapena jakinarazten denetik aitzina. Ezinbertzeko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, Vianako Udaleko C mailako funtzionario (administrari-ofizial) bilakatzeko eskubide guztiak galduko dituzte, eta aurreko ataleko prozedurari jarraituko zaio.

11. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz haren oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo,

b) Aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa Alkatetza honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Vianan, 2005eko uztailaren 20an._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskabidea, Vianako Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoeran, betetzeko deialdian parte hartzeko (.......... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, data: ...........).

1._Norberaren datuak:

Izen-deiturak: ................., N.A.N. zenbakia: ........, egungo helbidea: ........, herria: ............., posta kodea: ......., telefonoa: ...............

2._Datu administratiboak:

Zer lanposturako izendatu ninduten ............ .

Maila edo taldea:

3._Hori dela eta, erantzukizuna nerea izanik, honako hau diot:

a) Karguan aritzea eragozten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

b) Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

c) Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

d) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua dut.

e) Jarduneko egoeran nagoela, Vianako Udalean, administrari laguntzaile lanpostuan, D mailan.

4._Deialdian onartua izateko, eskabidearekin batera honako tituluak, edo horrelakoak baditudala frogatzeko agiriak, aurkezten ditut: Batxilergokoa, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo baliokidea.

Halaber, eskabideari atxiki dizkiodala baremoan ezarritakoaren arabera lehiaketaldian baloratzeko azaltzen ditudan merezimenduen egiaztagiriak.

(X batez jarri dut erabilitako sarbidea):

f Titulazioa eta egiazko 5 urteko lanaldia.

f Egiazko 8 urteko lanaldia.

Horrenbestez,

Eskabidea behar bezala eta bere garaian aurkeztu dela onartzeko eskatzen dut, eta hortaz, Vianako Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztua eginez, hartzeko deialdian onartua izan nadila.

(Eguna eta sinadura)

VIANAKO UDALEKO ALKATEA.

II. ERANSKINA

Informatika

1._Word testu-lanketa.

2._Excel kalkulu-orria.

3._Posta:

4._Katastroa kudeatzeko programa.

5._Mantentze-lan orokorrerako programa.

6._Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren programa.

7._Zirkulazioaren gaineko zergaren programa.

8._Udal erroldaren programa.

9._Dirubilketaren programa.

III. ERANSKINA

1_Udalerria. la organización, la población y el término municipal.

2._Udalen funtzionamendua.

3._Hirilurraren gaineko kontribuzioa: Zergapeko egintza. Salbuespenak. Subjektu pasiboa. Zerga oinarria. Kuota. Hobariak. Sortzapena eta zergaldia. 4._Hirilurraren gaineko kontribuzioaren kudeaketa. Katastroa. Kontzeptua. Kontserbazioa. Ondasun higiezinetako aldaketak.

4._Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Izaera eta zergapeko egintza. Salbuespenak. Subjektu pasiboa. Tributu kuota. Zergaldia eta sortzapena. 6._Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kudeaketa.

5._Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Izaera eta zergapeko egintza. Salbuespenak. Subjektu pasiboa. Zergaldia eta sortzapena.

6._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: Izaera eta zergapeko egintza. Salbuespenak. Subjektu pasiboa. Zerga oinarria, kuota eta sortzapena.

7._Hirilurren balioaren igoeraren gaineko zerga. Izaera eta zergapeko egintza. Subjektu pasiboa. Sortzapena.

8._4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzkoa. Jarduera sailkatuen prozedura.

9._Vianako Udaleko Zirkulazioaren gaineko Ordenantza.

Iragarkiaren kodea: L0615720