101. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

237/2006 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, APRO 52/2006 lehiaketa publikoa esleitzen duena: Nafarroako Ospitaleko Arritmia Unitatea bihotzeko ebakuntzako elektrofisiologiarako material sanitarioz hornitzea 2006. urterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, otsailaren 10ean emandako 237/2006 Ebazpenaren bidez, kontratu hau esleitu duela:

_Kontratuaren xedea: APRO 52/2006 lehiaketa publikoa: Nafarroako Ospitaleko Arritmia Unitatea bihotzeko ebakuntzako elektrofisiologiarako material sanitarioz hornitzea 2006. urterako.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Esleipenaren zenbatekoa: 289.285 euro, BEZa barne.

_Esleipen-hartzaileak: Bard de España S.A. eta beste batzuk.

Iruñean, 2006ko otsailaren 10ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0612441