101. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AURITZ

Xehetasun azterlanaren aldaketa. Hasierako onespena

Aurizko Udalak hasiera batez onetsi du Aurizko biltegi eta artisau-industria txikien gunearen xehetasun azterlanaren aldaketa, Udalak berak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, betiere bidezko bada.

Auritzen, 2006ko abuztuaren 1ean._Alkatea, Iñaki Cilveti Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: L0613209