101. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

TUTERA

Exekuzio proiektua prestatzeko eta obra zuzendaritzarako lehiaketa, Camino Caritat kaleko eta inguruko kaleetako hornidura eta saneamendu sareak berritu eta zoladura emateko

Hiri honetako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko ekainaren 30ean egindako bilkura arruntean, Hirigintzako zinegotzi delegatuak proposatuta, klausula administratibo partikularren agiria eta laguntza kontratuaren espedientea onestea erabaki zuen, "Camino Caritat kaleko eta inguruetako kaleetako hornidura eta saneamendu sareak berritzeko eta zoladura emateko" obraren zuzendaritza eta exekuzio proiektua lehiaketa irekian adjudikatzeko tramitazio arruntaren bidez, prentsan iragarrita.

Obraren kostua, guztira, I.M., BEZa, profesionalen lansariak barne, orientazio gisa soilik: 1.046.250,63 euro.

Oinarrizko aurrekontua edo lizitazio prezioaren gehienekoa: 83.700,05 euro.

Behin-behineko fidantza: 1.647 euro.

Proposamenak aurkezteko epea: 2006ko irailaren 11 arte. Administrazio prozedurari buruzko legedian ezarritako moduan aurkeztu edo igorriko dira gutunazalak, lehiaketan parte hartzeko eskabidea Tuterako Udalari zuzenduta.

Klausula administratibo partikularren agiria: Hirigintzan (948 417131 telefonoa) eta Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (948 417100 telefonoa) eta www.tudela.es web orrian.

Proiektua prestatzeko epea: hiru hilabete.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2006ko abuztuaren 4an._Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0613358