101. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

753/2006 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren zuzeneko modalitatean I., II., eta III. mailako ikasketak eta urrutiko modalitatean III. mailakoak 2006-2007 ikasturterako garatzeko jarraibideak onesten dituena.

Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Zuzeneko modalitatean eta urrutikoan helduentzako irakaskuntza duten ikastetxeen antolamenduarekin eta funtzionamenduarekin zerikusia duten aspektu batzuetarako jarraibideak ematea da ebazpenaren helburua. Jarraibide hauek eta uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretua, abuztuaren 24ko 295/1999 Foru Agindua, martxoaren 6ko 79/2000 Foru Agindua eta ekainaren 28ko 687/2006 Ebazpena osagarriak dira.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasgelen antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak onestea. I. eranskinean ageri dira.

2. Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren zuzeneko modalitatean III. mailako ikasketak garatzeko jarraibideak onestea. 2. eranskinean ageri dira.

3. Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren urrutiko modalitatean III. mailako ikasketak garatzeko jarraibideak onestea. 3. eranskinean ageri dira.

4. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek eta ikasgelek, bai eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. maila irakasten duten Bigarren Hezkuntzako institutuek ere, jarraibide hauetan ageri ez den orotan, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 687/2006 Ebazpenean izaera orokorraz ezarritakoa bete beharko dute. Ebazpen horren bidez, ikastetxe publikoen antolaketa eta jarduna 2006-2007 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak onetsi dira.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Dibertsitate, Kultura-Aniztasun eta Inmigraziorako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Etengabeko Hezkuntza eta Prestakuntza Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

7. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko uztailaren 19an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

1. ERANSKINA

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasgelen antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak, 2006-2007 ikasturterako

1._Irakaskuntzen antolaketa

1.1. Prestakuntza eskaintzak

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasgelek Hezkuntza Departamentuak ikasturte bakoitzean esleitzen dizkien prestakuntza jarduerak eginen dituzte.

1.1.1. Lehentasuna duten prestakuntza jarduerak

Helduen hezkuntza arautzen duen 19/2002 Foru Legearen 5. artikuluko a), f) eta g) ataletan aipatzen diren programei loturikoak, ondoko hauek hain zuzen:

_Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastaroak: I. eta II. maila.

_Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako lehen zikloko kurtsoak, eskualdeko BHI baimendu baten menpekoak badira.

_Etorkinen integrazioan laguntzen duten programak: gaztelaniazko ikastaroak eta herrialde hartzaileari buruzko ikastaroak.

_Ezintasunak dituzten pertsonak edo egoera soziokultural ahula dutenak gizarteratzako bidea ematen duten programak.

Ikastetxe eta eskualde guztietan arreta berezia jarriko da euren propaganda ondoko toki hauetan areagotzeko: hezkuntzaren eta preskatuntzaren aldetik premia larriagoak dituzten lekuetan, gizarte bazterketarako arriskua duen jendea, etorkinak nahiz oinarrizko prestakuntzaren arloan akats larriak dituzten heldu edo gazteak biltzen dituzten horietan.

Ikastetxe eta gelek zilegi izanen dute irabazi asmorik gabeko erakunde nahiz elkarteekin batera lan egitea, ezinduentzako edo egoera soziokultural ahula duten pertsonentzako programak aurrera eramateko. Lankidetza hori Hezkuntza Departamentuak ontzat eman beharko du, eta ikastetxeek edo eskualdeek ikasturtearen hasieran egiten duten eskaintzan ageriko da.

Ikastetxeek eta ikasgelek emanen duten eskaintzan ordutegiaren %80, bederen, lehentasunezko jarduerek beteko dute.

1.1.2. Prestakuntza pertsonalerako jarduerak

Helduen hezkuntza arautzen duen 19/2002 Foru Legearen 5. artikuluko c), d), e), h) eta i) ataletan aipatzen diren programei loturikoak, ondoko hauek hain zuzen:

_Mentor ikasgeletako ikastaroak.

_Prestakuntza instrumentaleko arautu gabeko irakaskuntzak.

_Informatikako hastapen ikastaroa

_Atzerriko hizkuntzen oinarrizko ikastaroak

_Kultur zabalpeneko programak.

Oro har, ikastaroek lau hilabeteko iraupena izanen dute, Mentor ikasgeletakoak izan ezik.

1.2. Izena ematea eta matrikula

1.2.1. Izena emateko epeak

Oro har, jardueretarako inskripzioa ondoko egun hauetan eginen da:

_Lehen lauhilekoko jardueretarako, irailaren 15a arte.

_Bigarren lauhileko jardueretarako, 2007ko otsailaren 9a arte.

Lehentasunezko prestakuntza jardueretarako eta Mentor ikasgeletako ikastaroetarako inskripzioa ikasturte osoan egiten ahalko da. Ahal izanez gero, berehala erantzunen zaio eskaerari, eta, bestela, pertsona interesatuak itxaron zerrenda batean sartuko dira.

1.2.2. Adina

a) Lehentasunezko prestakuntza jardueren ikastaroak:

_18 urtetik goitikoak edo jarduera hasten den urtean betetzen dituztenak.

_16 urtetik goitikoak, baldin eta hala eskatzen badute eta ikastetxeetako arautegi arruntean joaterik ez badute lan kontratua dutelakoz edo goi mailako kirolariak direlakoz. Inskripzioa egiterakoan, alegatutako arrazoiak justifikatu beharko dituzte inskribatzen diren ikastetxe edo eskualdean.

b) Prestakuntza pertsonalerako ikastaroak:

_Izena ematen dutenean 18 urte beteta izatea.

1.2.3. Ikaslearen Hasierako Balorazioa (IHB).

IHBa nahitaezkoa da ikastetxe edo ikasgela bateko jarduera arautuetan lehen aldiz inskribatzen direnentzat. Inskripzioa egiteko ohiko epeak bukatu ondoren eginen da, eta prozesua bukatua egonen da ondoko egun hauetan:

_Irailaren 20a baino lehen.

_Otsailaren 13a baino lehen.

Ikasturtean zehar inskribatzen diren pertsonei ere eginen zaie, inskripzioa egiten dutenean.

1.2.4. Onartzeko irizpideak

Aurkeztutako eskabide guztiak onartuko dira. Aurkeztutako eskabideak gehiago baldin badira eskainitako postuak baino, ikastetxeak ezarriko du ikaspostuak banatzeko sistema, beti ere irizpide hauek kontuan hartuta:

_Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza egiteko (irakaskuntza arautuak), aurreko lauhilekoan hartan egon direnek izanen dute lehentasuna, eta horien artean maila gainditu dutenek. Maila berean gelditzen direnen kasuan, hartan denbora gutxien daramatenek izanen dute lehentasuna. Modulu bat lau lauhilekoz eginik ere gainditu ez dutenek ez dute lehentasunik izanen lehenbiziko aldiz izena ematen duten pertsonen aldean.

_Eskaintzen diren gainerako irakaskuntzetan, lehentasuna honako irizpide hauei segituz finkatuko da:

_HEPeko ikasketez gainera, beste batzuk ez egitea aldi berean

_Azken lau urteetan HEPeko irakaskuntza beretan matrikulaturik egon ez izana edo haiek abandonatu ez izana

_HEPeko irakaskuntzetan matrikulaturik egon direnentzat, asistentzia maila hobea izatea

Posturik lortzen ez duten pertsonak itxaron zerrenda batean sartuko dira, sortzen diren bajak betetzeko. Talde espezifikoen kasuan, lauhileko batean itxaron zerrendan egon direnek postua izateko lehentasuna izanen dute hurrengo lauhilekoan.

1.3. Taldeak osatzea

1.3.1. Taldeak osatzeko ratioak

a) Helduen Oinarrizko Hezkuntza:

_I. maila: gutxienez 6 ikasle.

_II. maila: gutxienez 15 ikasle.

b) Atzerriko etorkinak eta gutxiengo etnikoak: gutxienez 10 ikasle.

c) Adimeneko ezgaitasunak dituzten ikasleak: gutxienez 6 ikasle.

d) Prestakuntza pertsonalerako taldeak: gutxienez 20 ikasle.

Ratio txikiagoko taldeak osatzeko Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren baimena beharko da.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak deuseztatu egiten ahalko ditu lauhileko batean parte-hartzaile asko galtzen dituzten taldeak.

1.3.2. Jardueren asteko ordutegiak

a) Oinarrizko Prestakuntza:

_I. maila: astean 10 ordu gehienez.

_II. maila: astean 12 ordu.

kasu berezietan bi maila hauetako asteko orduak gutxitzen ahalko dira, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzapen Teknikorako Zerbitzuak baimena emanez gero.

b) Gaztelania atzerritarrentzat: astean 4-8 ordu

c) Adimeneko ezgaitasunak dituzten ikasleak: astean 4-6 ordu

d) Mentor ikasgeletako ikastaroak. astean 3 ordu.

e) Prestakuntza instrumentaleko arautu gabeko irakaskuntzak (Informatika eta hizkuntzak): astean 3-4 ordu.

f) Kultur zabalpeneko programak: astean 2 ordu.

1.4. Ikasketa espedientea

1.4.1. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastaroak

Ikaslearen Hasierako Balorazioa (IHB) egin eta ikasle bakoitza maila eta modulu bati atxiki ondoren, bakoitzaren ikasketa espedientea irekiko da eta martxoaren 6ko 79/2000 Foru Aginduak aipatu eginbideak beteko dira (agindu horrek arauak ematen ditu, Nafarroako Foru Komunitatean Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazio eta kalifikazioari buruz).

1.4.2. Prestakuntzako beste jarduera batzuk

Prestakuntza jardueretan parte hartu eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren mailetan sarturik ez daudenei jarraibide hauen bukaeran ageri den ereduaren araberako erregistroko fitxa bat irekiko zaie matrikula egiten dutenean.

1.4.3. Araitu gabeko prestakuntzako jardueren ziurtagiria

Prestakuntza jarduera bat emaitza onekin burutu duten guztiek ziurtagiri bat eskatzen ahalko dute ikastetxean. Ziurtagiri hori jarraibide hauen bukaeran ageri den ereduaren araberakoa izanen da.

1.4.4. Mentor ikasgeletako ikastaroen ziurtagiria.

Ikastaro bukatu eta zuzeneko iraskuntzaren azken ebaluazioa gainditu duten pertsonek aprobetxamenduaren ziurtagiri bat jasoko dute, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta Nafarroako Gobenruko Hezkuntza Departamentuak luzatua.

1.5. Ikasketen egutegia

Egutegiari dagokionez, oro har, apirilaren 12ko 362/2006 Ebazpenaren 1. eranskinean ezarritakoari jarraikiko zaio, bai eta 2006ko maiatzaren 5eko zirkularrean bildutako zehaztapenei ere.

2._Urteko programazio orokorra

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publiko eta eskualdeko irakasle talde guztiek, ikasturtea hasi aurretik, Urteko Programazio Orokorra eginen dute; programazio horrek hezkuntzako jarduera guztiak koordinatuko ditu.

Urteko Programazio Orokorra ikastetxeko zuzendaritza taldeak edo eskualdeko irakasle taldeko buruak prestatuko du.

2.1. Edukia

2.1.1. Ikastetxeko ordutegi orokorra

Ondoko alderdi hauek behintzat bildu beharko ditu:

a) Ikastetxea zein ordu eta baldintzatan egonen den irekita

Ikastetxeen eta haien instalazioen erabilera urtarrilaren 9ko 2/1995 Foru Dekretuan aurreikusitakoari egokituko zaio. Dekretu haren bidez, maila ez-unibertsitarioko ikastetxeen eta ikasleentzako egoitzen eta horiei atxikitako kirol instalazioen erabilera arautzen da (1995eko urtarrilaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

b) Irakaskuntza jardueren ordu banaketa

Eranskin honen 1.3.2 puntuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

c) Irakaskuntzaz kanpoko jardueren ordu banaketa

Irakasleen Klaustroaren bilerak, Irakaskuntzako Koordinazio Organoenak, ebaluazio bilkurak eta abar irakastorduetatik kanpo eginen dira, horrela kide guztiak bertaratu ahal izateko.

2.1.2. Irakaskuntzako jarduerak

Hezkuntza jarduerak planifikatu eta gauzatu ahal izateko, ikastetxeek eta ikasgelek zenbait erabaki hartu beharko dute, eskola komunitateko kide guztiekin batera. Erabaki horiek Hezkuntza Proiektuan eta Curriculum Proiektuan bilduko dira.

Ikastetxeek eta Eskualdeek, Helduen Oinarrizko Hezkuntzan ematen duten maila bakoitzaren Curriculum Proiektua sartu beharko dute Urteko Programazio Orokorrean.

Ikastetxeak garatzen dituen eta maila arautuetakoak ez diren prestakuntza jardueren programazioa ere sartu beharko dute: etorkinentzako ikastaroak, ezinduentzako edo gizarte egoera kaskarra duten pertsonentzako prestakuntza ikastaroak, prestakuntza pertsonaleko ikastaroak.

Hobekuntza planak.

2005-2007 biurterako hobekuntza plan bat eginen dute ikastetxe eta eskualdeek, erreferentziatzat hartuta apirilaren 12ko 293/2005 Ebazpenean Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetarako izaera orokorrez ezarritakoa.

Beren errealitatearen diagnostikoa eginda, ikastetxeek ebazpenaren eranskinean ezarritako neurriak bertako hobekuntza planera egokituko dituzte. Zenbat atal izanen ditu planak: lehentasuneko arloak, helburuak, jarduketak, prozedurak, baliabideak, jarduerak, ebaluazioa eta erregistratu beharreko dokumentuak.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak hobekuntza planaren jarraipen eta ikuskapen lana eginen du.

2.1.3. Ikastetxeko Irakasleen edo Eskualdeko Irakasle Taldearen Prestakuntza Plana

Ikastetxe eta eskualde bakoitzak Irakasleentzako Prestakuntza Plan bat eginen du, hauek kontuan hartuta: beharrak zein diren, ikastetxeak nolako ibilbidea egin duen prestakuntzaren arloan, eta Hezkuntza Departamentuak proposatutako lerro estrategikoak zein diren.

Irakasleen Prestakuntza Planaren ardatzak ondoko hauek izanen dira 2006-2007 ikasturtean:

_Prestakuntza prozesu bat planifikatzea, ikastetxeetako zuzendaritza taldeek beren errealitatearen diagnostiko egokia egiteko eta hobekuntza plan bat proposatu ahal izateko behar diren ezagutzak, tresnen erabilera eta trebeziak izan ditzaten bermatzeko.

_Hezkuntza Departamentuaren ikastetxe eta hezkuntza zerbitzuetan Kalitatea Kudeatzeko Sistemak sustatzea.

_Irakasleek zeharkako gaietan duten prestakuntza sustatzea, bakearen balioak eta bakearen kultura bultzatzen dituen eskaintza baten bidez.

Ildo orokor horiei Etengabeko Hezkuntza eta Prestakuntzarako berariaz planteatutakoak gehitu behar zaizkie.

_IKTen erabilera zabaltzea Helduen Oinarrizko Hezkuntzan.

_Gizartean bazterturik gelditzeko arriskuan dauden pertsonak gure gizartean integratzeko bidea ematen duten prestakuntza jarduerak abiaraztea.

2.1.4. Jarduera osagarriak eta eskola-orduz kanpokoak

Jarduera osagarrien programazioan zehatz azaldu beharko dira helburuak, jarduerak, egutegia, mailak, parte hartzen duten irakasleak, ibilbidea (joan-etorririk izanez gero) eta jardueran ebaluatzeko modukoak diren alderdien aurreikuspena.

Kultur ateraldiak/lan ateraldiak Urteko Programazio Orokorretan azaltzen diren planteamendu eta helburuen araberakoak izanen dira. Ikasle gehienek parte hartu ahal izateko moduan antolatuko dira, bereizkeriarik gabe.

Ateraldi horietan ikastetxe edo ikasgela bakoitzeko taldeetako ikasleek hartuko dute parte. Salbuespenez, ikasleekin batera joan nahi duten familiakoen kasu zehatzak aztertuko dira.

2.1.5. Memoria administratiboa (I.A.D.)

Memoria administratiboan, besteak beste, Ikastetxea Antolatzeko Dokumentua (IAD) sartuko da.

IAD betetzeko, Hezkuntza Departamentuak ikastetxeei bidaltzen dizkien inprimakiak erabiliko dira.

2.2. Prestatu, onetsi eta ebaluatzea

2.2.1. Prestakuntza

Ikastetxeko zuzendariari eta Eskualdeko Irakasle Taldeko buruari dagokie, ikasturtearen hasieran, Urteko Programazio Orokorra modu egokian egin ahal izateko jarduketen egutegia ezartzea.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Eskualdeetan, Urteko Programazio Orokorra eskualdeko irakasle taldeko buruak eginen du, taldeko irakasleek azaldu eta erabakitzen dutena kontuan hartuta.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Urteko Programazio Orokorra ikastetxeko zuzendaritza taldeak eginen du, Klaustroak eta Eskola Kontseiluak azaldu eta erabakitzen dutena kontuan hartuta.

2.2.2. Onespena

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Eskualdeetan, eskualdeko irakasle taldeak onetsiko du Urteko Programazio Orokorra.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, irakasleen Klaustroak horri buruzko txostena eginen du bere eskumenen esparruan eta, gero, onespena eman diezaioten, ikastetxeko Eskola Kontseiluari igorriko; Kontseiluak errespetatu eginen ditu, beti, Klaustroaren eskumenekoak diren irakaskuntzako alderdiak.

Programazio horren ale bat Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko da urriaren 31 baino lehen; beste ale bat ikastetxeko edo Eskualdeko Idazkaritzan geldituko da, irakasleen eskura.

Ikastetxeko Zuzendaritza Taldeak edo Eskualdeko Irakasle Taldeko buruak bigarren lauhilekoko irakaskuntza jardueren ordutegia bidaliko dute, bai eta irakasleen ordutegian izan daitezkeen aldaketak ere, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, otsailaren 24a baino lehen.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak egiaztatuko du Urteko Programazio Orokorra bat datorren Haur Hezkuntzako Eskola Publiko, Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publiko eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Erregelamenduarekin, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako berariazko araudiarekin eta jarraibide hauetan ezarritakoarekin.

2.2.3. Ebaluazioa

Urteko Programazio Orokorra ikastetxeko edo eskualdeko kide guztiek nahitaez bete beharrekoa izanen da.

Ikasturtea bukatutakoan, Eskualdeko Irakasle Taldeko buruak eta ikastetxeetako Zuzendaritza Taldeak eta Eskola Kontseiluak ebaluatu eginen dute Urteko Programazio Orokorra zenbateraino bete den.

Ondoriorik aipagarrienak ikasturteko azken memorian jasoko dira, eta hura Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko da, uztailaren 12a baino lehen.

3._Irakasleak

3.1. Lanaldia

3.1.1. Ikastetxean bertan eman beharreko asteko orduak

Irakasleek hogeita hamar ordu emanen dituzte astean ikastetxeko jardueretan: hogeita bost irakastordu eta ikastetxean derrigorrez egin beharreko bost ordu osagarri; irakasle bakoitzaren ordutegian azaldu beharko dira denak.

3.1.2. Irakastorduak

a) Uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretua aldatu duen azaroaren 4ko 229/2002 Foru Dekretuko 1. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da. Lehenik aipatu foru dekretuaren bidez arautu dira Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Lanbide Hastapeneko Programak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldia eta ordutegia.

b) Irakasleen irakastorduak asteko egun guztietan banatuko dira, astelehenetik ostiralera, gehienez ere 6 irakastordu egunean.

c) Irakasleren batek, talde edo maila bati atxiki ondoren, bere irakastordu guztiak osatzen ez baditu, ikastetxeko zuzendariak beste jarduera batzuk esleituko dizkio, bereziki ondoko hauek:

_Irakasleren bat bertan ez badago, ordezko lana egitea, horrelako edozein gorabeherari konponbidea emanez.

_Zailtasun bereziko taldeei hezkuntzako laguntza ematea.

_Beharrezkoak diren orduak betetzea, zuzendaritzako kargudunek beren karguko lanak egiteko denbora izan dezaten.

_Ikasle atzerritarrentzako harrera neurri eta programetan eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren mailetan lan egitea.

_Ikastetxeko baliabideen erabilera koordinatzea eta ongi aprobetxatzen diren begiratzea.

_Ikastetxeetako zuzendaritza zereginetan laguntzea.

_Laguntza zuzena ematea ikastetxe arruntetako ikasleei.

3.1.3. Ikastetxean nahitaez egin beharreko ordu osagarriak.

Astean ikastetxean nahitaez egin beharreko bost ordu osagarrien xede, jarduera hauek izanen dira:

_Astean bi ordu plangintza instituzionaleko tresnak (hezkuntza proiektua, curriculum proiektua, ...) prestatu edo berrikusteko lanetarako, bai eta espezialitatearekin zerikusia duten prestakuntza jardueretarako ere. Zeregin horietarako denbora nahitaezkoa izanen da eta lehentasuna izanen du irakasleek egin beharreko beste edozein lanen aurretik; ikastetxeko zuzendariak zainduko du hori.

_Irakaslana koordinatzeko organoen bilerak.

_Ikasleekin elkarrizketak egitea.

_Ebaluazio bilkurak.

_Jarduerak programatzea eta material didaktikoa prestatzea.

_Klaustroak.

_Hezkuntza arloko hobekuntza eta berrikuntza jarduerak.

_Administrazio agiriak betetzea.

_Zabaltze, informazio, dinamizazio eta inskripzio lanak.

Ikastetxean nahitaez egin beharreko orduak ezin izanen dira inolaz ere zatitu ordubetekoak baino laburragoak diren denbora tarteetan.

3.2. Ordutegia toki batean baino gehiagotan banatua duten irakasleak

3.2.1. Toki batean baino gehiagotan aritzen diren irakasleek, ordutegiari eta joan-etorrien dietei dagokienez, irakasle ibiltarientzako lan baldintzei buruzko arautegian ezarritakoa bete beharko dute.

3.2.2. Irakasleren batek eskola ordu guztiak ikastetxe bateko III. mailako 1. zikloan baldin baditu:

_Ikastete horretako departamenduko klaustro eta bileretara joan beharko du.

_Eskola kontseiluei dagokienez, hauteslea bi ikastetxeetan izanen da eta hautagaia destinokoan bakarrik.

_Destinoko ikastetxeko eskola kontseiluko kidea bada, hau da, eskolarik ematen ez duen ikastetxekoa, kide izaten jarraituko du eta, beraz, bileretara agertu beharko. Horregatik, bere ordutegiko asteko ordu osagarrietan, horretarako behar den denbora emanen zaio.

3.2.3. Irakasleren batek bi ikastetxetan irakasten baldin badu:

_Eskola ordu gehieneko ikastetxeko hezkuntza koordinazio organoen klaustro eta bileretara joan beharko du eta, bidenabarrean, beste ikastetxeko eskola orduetarako, bertan erabakitako irizpideak jarraitu beharko ditu.

_Eskola kontseiluari dagokionez, hauteslea bi ikastetxeetan izanen da eta hautagaia destinokoan bakarrik.

3.3. Ordu murrizketak

Irakastorduei buruzko ohar orokorrak oinarri izanik (jarraibide hauen 3.1.2 puntua), irakastorduak zenbatzerakoan ondoko jarduera eta inguruabarrak hartuko dira kontuan:

a) Zuzendaritza taldea

Uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuak dioenez, irakastorduetako batzuk karguei dagozkien zereginetarako erabiliko dira, funtzionamenduan diren unitate kopuruaren arabera. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoen kasuan, taldeak eta eskola unitateak parekatzeko, irizpide hauek ezarri dira:

_Lehentasunezko eskaintzako taldeak guztira zati bi.

_Prestakuntza pertsonaleko eskaintza ez arautuko taldeak guztira zati lau.

Zuzendaritza Taldeak _talde osoak edo kideren batek_ ikastetxean bertan egon beharko du ezartzen diren ordutegi-txanda guztietan.

b) Eskualdeko Irakasle Taldeko burua

Eskualdeko Irakasle Taldeko buruak bere zereginetarako izanen dituen irakastorduak kalkulatzeko, Zuzendaritza Taldearentzat ezarritako prozedura berari segituko zaio.

c) Mailako koordinatzaileak

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako maila bakoitzak koordinatzaile bat izanen du, zuzendariak izendatua, maila hori ematen duten irakasleen artetik hautatuta.

Mailako koordinatzaileak astean irakastordu bat erabiltzen ahalko du maila koordinatzeko zereginetarako, maila horretan gutxienez ere bi irakasle baldin badaude.

d) Berariazko jardueren irakasle arduradunak

Ikastetxean jarduera jakin batzuk egiteko irakasle batzuek ordutegian dituzten murrizketak araudi orokorrari segituz emanen dira.

e) 58 urtez goitiko irakasleak.

Lanaldi osoa duten 58 urtez goitiko irakasleek zilegi izanen dute, nahi badute, beren irakastorduak murriztea, gehienez ere bost ordu kenduz astean, nahiz horrek ez duen esan nahi astean ikastetxean egon beharreko orduak gutxituko direnik.

Borondatezko murriztea adin hori betetzen den urte naturalean hasten den ikasturtean gauzatuko da, eta bateraezina izanen da zuzendaritza edo didaktika karguen ondoriozko edozein ordu murrizketarekin.

3.4. Irakasleen asistentzia kontrolatzea

Zuzendaritza Taldeak eta Eskualdeko Irakasle Taldeko buruak irakasleak ikastetxean dauden kontrolatu behar du, baita ekain-irailetako eskola gabeko egunetan ere.

Ikastetxeetako zuzendariek eta Eskualdeko Irakasle Taldeetako buruek aurreko hilabeteko asistentzia parteak bidali behar dituzte Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, hilabete bakoitzaren 5a baino lehen.

Ikastetxean nahitaez egoteko orduei buruzko absentzien eta atzerapenen berri emanen da ohiko ereduetan, kontuan hartuta bakoitzaren ordutegi pertsonala eta alde batera utzita absentzia justifikatuta dagoen ala ez.

Irakasleek beren lanetan gertatzen den edozein absentzia edo atzerapenen berri emanen diote ikastetxeari, ahalik eta lasterren.

Irakasleek hutsegitearen justifikanteak aurkeztu behar dizkiote zuzendariari edo Irakasle Taldeko buruari, hark eskatu gabe, indarra duen araudian horri buruz ezarritakoa kontuan hartuta.

Asistentzia partearen kopia bat jendaurrean paratuko da, ikusgai, ikastetxeko irakasle gelan, hilabete bakoitzaren 5a baino lehen.

Eskola emate normalaren gorabehera guztiak berehala emango zaizkio aditzera telefonoz Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, eta bai ondoren asistentzia partean jasoko ere.

3.5. Taldeak eta ordutegiak esleitzeko irizpideak

Ikastetxearen antolaketa pedagogikoa hobea izan dadin, taldeak esleitzerakoan malgutasunaren printzipioari jarraituko zaio, irakasleen atxikipena eta ikastetxearen egiazko beharrak ongi bateratzeko.

Zuzendariak edo Eskualdeko Irakasle Taldeko buruak irizpide hauen arabera esleituko ditu taldeak:

a) Lehentasun ordena:

_Behin betiko irakasleak, onartuak dituzten eskubideen arabera (antzinatasuna, herria aukeratzeko lehentasunezko eskubidea...).

Iruñeko "José María Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoan ari diren irakasleen kasuan, IV. eranskinean ezarritakoa izanen da ordena.

_Behin-behineko irakasleak, lehentasuna Kidegoko antzinatasunari emanez.

_Praktiketako irakasleak.

_Administrazio edo lan araubidean dauden aldi baterako kontratudunak.

Hori hala izanik ere, zuzendariak edo Eskualdeko Irakasle Taldeko buruak beste egoera batzuk kontuan izanik esleitzen ahal ditu taldeak, horrela ikastetxeko aprobetxamendua eta antolaketa hobetzen bada.

Ikastetxe eta gelen benetako beharrak eta irakasle bakoitzaren antolamendua bateragarriak izan daitezen, bigarren lauhilekoan, eskaeren arabera, aldatu egin litezke irakasle batek eman behar dituen irakasgaien edukiak. Halere, horrek ez du berarekin ekarriko ez ordutegiaren aldaketa, ez taldeak berriz hautatzea.

b) Berezitasunak

_Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I. maila eta II. maila: hezkuntza orokorreko maisu-maistrak.

_Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako lehen zikloa: behar den gaikuntza duten maisu-maistrak edo irakaslanean onartutako esperientzia dutenak.

_Hizkuntza: behar den gaikuntza dutenak.

_Etorkinak, gizarte egoera kaskarra duten taldeak: hezkuntza orokorreko maisu-maistrak.

_Ezgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialak dituzten pertsonak: hezkuntza orokorreko maisu-maistrak edo pedagogia terapeutikoan nahiz entzumenean eta hizkuntzan espezializatuak.

_Mentor ikasgeletako ikastaroak: informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan prestakuntza eta esperientzia frogatzen duten irakasleak, eta gainera, Gelako Administratzaileentzako prestakunta ikastaroa egina dutenak

_Gainerako ikastaroak: ikastaroak emateko behar den prestakuntza dutela uste duten irakasleak.

3.6. Mentor ikasgelako irakasleak

a) Eginkizunak:

_Gelako ikus-entzunezko materialek eta informatika eta kontsulta tresnek ongi funtzionatzen dutela ziurtatzea.

_Eskaintza honetan interesa duten pertsonei aholkuak ematea ikastaroen ezaugarriei buruz, beren behar eta nahietarako zer ikastaro diren egokienak aditzera emanez.

_Ikaslea gidatzea bere lehenbiziko komunikazio telematikoetan, aurkitzen dituen zailtasunak konpontzeko.

_Ikastaroko ikasle eta tutoreen artean gertatzen ahal diren zailtasunak konpontzea.

_Ikasleren baten goraberen berri ematea tutoreei.

_Ikastaroetako tutore eta koordinatzaileekin batera azterketetarako deiak antolatzea.

_Gelaren erabilera kudeatzea, bere funtzionamenduari ahalik etekin handiena ateraz eta ikasleen beharrak eta dauden eskariak bateragarri eginez.

b) Ordutegia:

Mentor geletako irakasleek lau ordu emanen ditu sortzen den talde bakoitzarentzat: 3 ordu zuzeneko atentzioan, eta beste ordu bat gelaren antolamenduan eta mantentze-lanean.

c) Azken memoria:

Irakasleek irakaskuntza hauei dagokien azken txostena eginen dute, eta ikastetxearen urteko memoriari erantsiko.

3.7. Iruñeko Espetxeko irakasleak

Espetxeko irakasleak "José María Iribarren" Helduentzako Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoari funtzionalki atxikirik egonen dira.

Eranskin honetako 3.1 puntuan ezarritako asteko ordutegi orokorra izanen dute. Ikastetxean egon beharreko 30 ordu astean, horietako 25 irakaskuntzan emanak.

Irakaslana espetxean eginen dute, astelehenetik ostiralera bitarte.

Nahitaez ikastetxean egon beharreko orduetan ondoko jarduera hauek izanen dituzte:

_Jarduerak programatzea eta material didaktikoa prestatzea.

_Ebaluazio bilkurak.

_Administrazio agiriak betetzea.

_Ikasleekin elkarrizketak egitea.

_Urrutiko unibertsitatez besteko irakaskuntza arautuak egiten dituzten presoak ebaluatzeko ariketak ikuskatzea.

_Giltzapetuen maila akademikoa eta kulturala ebaluatzea, oinarrizko hezkuntzako ikaslegai ez badira ere.

José María Iribarren ikastetxean egiten dituzten jarduerak (klaustroak, irakaskuntza koordinatzeko organoen bilerak, hobekuntza jarduerak...) ikastetxean eman beharreko asteko bost ordu osagarrien artean sartuko dira.

Beren irakaslanetan absentziarik edo bestelako gorabehera bat gertatuz gero, haren berri emanen diote ahalik agudoena "José María Iribarren" HOHIP-ri, eskola-orduetan eta ordu osagarrietan absentzien hileko txostenean sartzeko.

Horretarako, "José María Iribarren" HOHIP-ko zuzendaritzak bidezkotzat jotzen duen informazioa eskatzen ahalko die Espetxeko arduradunei.

Irail eta ekaineko eskolarik gabeko egunetan, horrelakorik baldin badago, José María Iribarren ikastetxera joan beharko dute, egun horietarako programatutako lanak egiteko.

4._Gobernu organoak

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek gobernu organo hauek izanen dituzte:

_Kide anitzeko organoak: Eskola Kontseilua eta irakasleen Klaustroa.

_Kide bakarreko organoak: Zuzendaritza taldea.

Eginkizunei eta osaerari dagokienez, Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen Erregelamendu Organikoan ezarritakoa aplikatuko da (otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretua).

Hezkuntza Departamentuak Eskualdeko Irakasle Taldeetako buruak izendatuko ditu ikasturterako; hain zuzen ere, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten Ikasgelak dauden eskualdeetan.

Eskualdeko Irakasle Taldeetako buruen eginkizunak uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuaren 34.5 artikuluan zehaztuta daude.

5._Irakaslana koordinatzeko organoak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek, bederatzi unitate edo gehiago dituztenean, jarraibide hauen 3.3 atalean Zuzendaritza Taldeari dagokion lerroaldean aipatu irizpidearen arabera, irakaslana koordinatzeko organo hauek izanen dituzte:

_Tutoreak

_Mailako taldeak

_Koordinazio Pedagogikoaren Batzordea

Bederatzi unitate baino gutxiago dituzten ikastetxeetan, aurreko lerroaldean aipatu irizpidearen arabera, Klaustroak Koordinazio Pedagogikoaren Batzordearen eginkizunak hartuko ditu.

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen Erregelamendu Organikoaren III. tituluko II., III. eta IV. kapituluek (otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretua) eta 257/1998 Foru Aginduko II. tituluak arautzen dute irakaslana koordinatzeko organoen izendapenari, osaerari, eginkizunei eta eskumenei buruzko guztia. Kasu horretan, Zikloko Taldeei buruz adierazitakoa Mailako Taldeei buruz adierazten dela ulertu behar da.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Mailako Taldeak eratzen ahalko dira, ikastetxeko beste prestakuntza jarduera batzuen kargu egiteko (atzerritarrentzako gaztelania, prestakuntza pertsonal ez arautua...), betiere jarduera horietan gutxienez bi irakasle aritzen badira.

6._Ikasleen eskubideak eta eginbeharrak

Ikasleen eskubide eta betebeharrei dagokienez, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasle helduei aplikatu beharrekoak: unibertsitatez kanpoko mailak ematen dituzten ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrak ezartzen dituen abenduaren 14ko 417/1992 Foru Dekretua eta aurrekoa aldatzen duen uztailaren 14ko 191/1997 Foru Dekretua.

6.1. Ikasleak klaseetara joatea

Pertsona helduak beren borondatez eta berek erabakita hasten dira Helduen Oinarrizko Hezkuntzako maila, ziklo eta moduluetan.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzan matrikula egin eta gero, argi izan behar dute ikasle guztien eskubidea eta betebeharra dela klaseetara joatea.

Zenbait egun jakinetan arrazoi batengatik edo bestearengatik ikasle gutxi egonagatik ere, ikastetxeak eta irakasleek normalki eman beharko dituzte eskola horiek.

Irakasle guztiek eguneroko kontrolatu beharko dute ikasleak programatutako jardueretara joaten diren. Horretarako, asistentzia partea beteko dute egunero, eta izaten diren gorabeherak azalduko.

Justifikatu gabeko hutsegite kopuru jakin batera ailegatzen diren pertsonei (jardueraren ardura duen irakasleari jakinarazi gabe), baja ematen ahalko zaie jarduera horretan. Hutsik gelditzen diren tokiak jarduera horretako itxaron zerrendako pertsonekin beteko dira, horrelakorik baldin badago.

Ikastetxe eta eskualdeek, oro har, ondoko hutsegiteen eskala erabiliko dute pertsona bati baja emateko.

_Lehenetsitako eskaintzako jarduerak:

-8 hutsegite segidan edo saio guztien %12

-15 hutsegite, ez segidan, edo saio guztien %15

_Prestakuntza jarduerak:

-5 hutsegite segidan edo saio guztien %10

-8 hutsegite, ez segidan, edo saio guztien %12

Ikastetxeetako Barne Araubiderako Erregelamenduetan eta eskualdetako Funtzionamendu Arauetan kasuistika ager daiteke, bakoitzaren ezaugarrietara egokiturik.

Aurretik aipatutakoa ez da Mentor ikasgeletako ikastaroetara aplikatuko, ikasleak denbora tarte jakin baterako matrikulatu baita, eta dagokion kopurua ordaindu.

7._Beste jarraibide batzuk

7.1. Bizikidetasuna, osasuna eta higienea

Lege honetan ezarritakoa gogorarazten da: 6/2003 Foru Legea, otsailaren 14koa, tabako kontsumoaren prebentzioari, arnasteko airea babesteari eta tabakoaren aurrean osasuna sustatzeari buruzkoa (2003ko otsailaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Halaber, ikastetxeetako zuzendaritzek eta Eskualdeko Irakasle Taldeetako buruek behar diren neurriak hartuko dituzte ikastetxeetan edari alkoholdunak eta ikasleen osasunerako kaltegarri den beste edozein gai saltzea eta kontsumitzea galarazteko. Martxoaren 16ko 10/1991 Foru Legearekin bat (apirilaren 5eko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

7.2. Ikastetxeez landarako jendea sartzea

Ikastetxean edozein mezu aditzera eman, zabaldu edo banatu nahi duten pertsona guztiek ikastetxeko zuzendariaren edo Eskualdeko Irakasle Taldeko buruaren baimena beharko dute.

Kasu batean zein bestean baimen hori idatziz jasoko da ikastetxeko agiritegian. Hori guztia ez da inoiz izanen legeak aitortzen dituen eskubide sindikaletarako traba.

Ikastetxeetako zuzendariek eta Eskualdeko Irakasle Taldeetako buruek hartuko dute hezkuntza komunitateko sektore guztiek jarraibide hauen edukiaren berri izan dezaten.

HELDUEN HEZKUNTZA

(Ekainaren 21eko 19/2002 Foru Legea)

Ikastetxea:

Norberaren datuak

Deiturak:

Izena: ......................................... Helbidea:

Herria: ............................. P.K.: ............. Telefonoa:

NANa: ................................. Jaioteguna: ........../.........../

Tokia: ............................................. Probintzia:

Herrialdea: ......................................... Sexua: .................. Adina:

Lan egoera: ....................... Lanbidea:

Ikasketen gaineko datuak

EGINDAKO IKASKETAK TOKIA SARRERA

Egindako ikastaroak

(1) + edo - jarri. Azken kasu horretan zergatiak azaldu (ez zuen ikastaroa bukatu, ez zituen ezarritako helburuak bete...)

Helduen Hezkuntzako arautu gabeko prestakuntza jardueren Ziurtagiria

....................................................... jaunak/andreak

........................................................ ikastetxeko idazkariak

ZIURTATZEN DU:

....................................................... jaun/andreak,

jaioteguna: ..........; NAN zenbakia

ikastetxe honetan emaitza onekin egin duela ondoko ikastaro hau:

........... ordukoa. Haren edukiak honen atzealdean ageri dira.

Eta behar diren ondorioetarako jasota geldi dadin, honako ziurtagiria luzatzen dut

.....................(e)n, 200.....ko ................aren ....(e)an.

O.I.

Ikastetxeko zuzendaria Ikastetxeko idazkaria.

(Ikastetxearen zigilua)

2. ERANSKINA

Helduen oinarrizko hezkuntzaren zuzeneko modalitatean III. mailako ikasketak 2006-2007 ikasturterako garatzeko jarraibideak

1._Irakaskuntzen antolaketa

1.1. Curriculuma

Uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuaren IV. kapituluak Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako antolaketa eta curriculuma ezartzen ditu, izen honekin: "Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntzaren antolaketa eta curriculuma (III. maila)".

Ikasketa horiek bi ziklotan antolatzen dira eta bakoitzak bi lauhileko hartzen ditu.

III. mailari dagokion curriculuma lau esperientzia esparrutan antolatzen da: Komunikazioa, Matematika, Natur Ingurunea eta Gizarte Ingurunea.

255/1999 Foru Dekretuaren IV. eranskinean III. mailako lau esperientzia esparruen curriculuma ageri da, bai eta, zikloen arabera, gutxieneko edukien sekuentzia ere, orientazio gisa.

III. mailan, 20 modulu eginen dira lauhileko bakoitzean: nahitaezkoak 16 (4 esperientzia esparru bakoitzeko) eta aukerakoak 4.

III. mailako lehen zikloan lau esperientzia esparruetako nahitaezko 1. eta 2. moduluak izanen dira eta, horiez gainera, aukerako bi modulu. III. mailako bigarren zikloan esperientzia esparruetako nahitaezko 3. eta 4. moduluak eta, horiez gainera, aukerako bi modulu. Ikasleek nahi dituzten moduluak egiten ahalko dituzte lauliheko bakoitzean.

Ikastetxeak, aukerako moduluen eskaintza egiten duenean, zenbat ikasle diren eta irakasleek zenbat ordu erabilgarri dituzten hartuko da kontuan. Eskaintzak Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko du.

Ikastetxeko zuzendariak, irakasleen Klaustroak proposaturik, eskaini nahi dituen moduluak emateko baimena eskatuko du, inskripzioaldia hasi baino lehen.

Baimen eskaerarekin batera aukerako moduluaren curriculumaren proposamena eta hori emanen duten irakasleen izenak aurkeztuko dira.

Bidezkoa bada, Hezkuntza Departamentuak baimena emanen du eskatutako aukerako moduluak emateko, kontuan harturik moduluen eta ikastetxearen ezaugarriak.

Aukerako modulu bakoitzeko ikasketak eman ahal izateko gutxienez 15 ikasle behar dira. Kopuru horretara iristen ez badira, ikasleak aukerako beste modulu batera bideratuko dira, eta gutxi eskatzen diren moduluak ez dira emanen.

1.2. Ikasleak

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako ikasketak (Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntza) egiteko matrikula egiten ahalko dute ondoko hauek:

_18 urtetik goitikoak edo jarduera hasten den urtean betetzen dituztenak.

_16 urtetik goitikoak, baldin eta hala eskatzen badute eta ikastetxeetako arautegi arruntean joaterik ez badute lan kontratua dutelakoz edo goi mailako kirolariak direlakoz. Inskripzioa egiterakoan, alegatutako arrazoiak justifikatu beharko dituzte inskribatzen diren ikastetxean.

1.3. Ikaslearen Hasierako Balorazioa (IHB) eta ikasketen baliokidetasuna

Abuztuaren 24ko 295/1999 Foru Aginduaren seigarren puntuaren arabera, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak lehen aldiz egin behar dituzten ikasle guztiei Hasierako Balorazioa eginen zaie matrikula egin aurretik. Horren bidez, ikaslea bere prestakuntza bideratzeko egokienak diren maila, ziklo eta moduluei atxikiko zaie, eta aurreko maila, zikloa eta moduluak gainditutzat joko dira.

Abuztuaren 24ko 295/1999 Foru Aginduaren laugarren puntuko 4, 5, 6, 7 eta 8. puntuetan ageri dira Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako ikasketak egin ahal izateko baldintza akademikoak.

Ikasle batek aurreko ataletan sartu ez diren ikasketen ziurtagiriak aurkezten badituzte, haien baliokidetasuna kontsultatuko da Hezkuntza Departamentuan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak egin eta Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua eskuratu ez dutenei, baldin eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzan sartu nahi badute, gainditutzat emanen zaizkie esperientzia esparruak osatzen dituzten moduluak, 295/1999 Foru Aginduaren I. eranskinean ageri diren maila, kurtso eta moduluen arteko baliokidetzen arabera. Edozein esperientzia esparrutako modulu bat gainditutzat emanen zaie, moduluan integratutako arlo edo irakasgai guztiak gainditzen direnean. Ondorio horietarako, integratutzat jotzen dira:

_Plastika eta Ikus-hezkuntzaren arloa, Matematikaren esperientzia esparruan.

_Musika arloa Gizarte Ingurunearen esperientzia esparruan.

_Gorputz Hezkuntzaren arloa Natur Ingurunearen esperientzia esparruan.

IHBek hiru atal izanen ditu:

1._Agiri bidez egiaztatutako ikasketen balorazioa. Kontuan hartuko da abuztuaren 24ko 295/1999 Foru Aginduaren 1. eranskineko baliokidetzen taula, hala nola agindu horretako laugarren puntuko 4., 5., 6., 7. eta 8. ataletan aipatutakoa.

2._Ezagutza proba. Proba orokorra izan daiteke, edo esperientzia esparru bakoitzerako zenbait ariketatan egituratua. Proba ikastetxeak prestatuko du; probaren bidez ikaslearen heldutasun pertsonala azalduko da, bere gaitasunak baloratuko dira eta aurreko ikasketa espedientea baliozkotuko.

3._Buruz buruko elkarrizketa. Ikaslearen asmo eta interesen araberako prestakuntza ibilbidea zehazteko: egin beharreko modulu kopurua eta horretarako egokiena den erritmoa.

Ikastetxeko zuzendariak izendatuko du IHB egin behar duen irakasle taldea. Komenigarria da prestatzean eta baloratzean ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako irakasleek eta III. mailako lehenbiziko zikloa ematen duten maisu-maistrek parte hartzea.

Hasierako balorazioaren emaitzak ikusirik, ikasketak baliozkotzearen ondorioz gainditutzat ematen diren moduluak berriz ikasteko gomendatzen ahalko zaio ikasle bati. Ikaslea proposatzen zaion orientazioarekin ados ez baldin badago, aurkeztu den ikasketen kreditazioak izanen du lehentasuna.

Ikaslearen Hasierako Balorazioa bukatu eta matrikula egindakoan, ikasketa espedientea irekiko da eta bertan honako hauek jasoko: egindako eta agiri bidez egiaztatutako ikasketak, Hasierako Balorazioaren probatik ateratzen den ikasketa maila, ikastetxearen orientazioa eta ikasleak hasi beharreko ikasketetan egindako atxikipen ofiziala.

Ziklo bakoitzaren barrenean, ikaslea nahi duen moduluetan matrikulatzen ahalko da, norberaren gaitasunen arabera eta daukan denboraren arabera. Kontuan izan beharko du, esperientzia esparru jakin bateko modulu bakoitzean ebaluatu ahal izateko, esperientzia esparru horretako aurreko moduluak gaindituak izan behar dituela.

Esperientzia eremu desberdinetan ordutegi bera duten moduluak egiten dituzten ikasleekin taldeak sortuko dira (1., 2., 3. eta 4.a).

Aldi berean 1. moduluan eta 2.ean edo 3.ean eta 4ean matrikulatuta dauden ikasleak modulu horiei dagozkien taldeetako edozeinetan sartzen ahalko dira.

1.4. Matrikulazio egutegia eta taldeak eratzea

Oro har, inskripzioa ondoko egun hauetan eginen da:

_Lehen lauhilekoko jardueretarako, irailaren 15a arte.

_Bigarren lauhileko jardueretarako, 2007ko otsailaren 9a arte.

IHB nahitaezkoa da lehen aldiz inskribatzen direnentzat. Inskripzioa egiteko ohiko epeak bukatu ondoren eginen da, eta prozesua bukatua egonen da ondoko egun hauetan:

_Irailaren 20a baino lehen.

_Otsailaren 13a baino lehen.

1.5. Ordu banaketa

Uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuko V. eranskineko A) eta B) ataletan ageri da Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako ordu banaketa.

Lauhilekoak 80 irakastordu ditu.

Modulu bakoitzari dagozkion orduak honela banatuko dira astean:

_Komunikazioaren esparrua

-Gaztelania eta Literatura edo Euskal Hizkuntza eta Literatura: 3 ordu.

-Atzerriko hizkuntza: 2 ordu.

_Matematikaren esparrua: 3 ordu.

_Natur Ingurunearen esparrua: 2 ordu.

_Gizarte Ingurunearen esparrua: 2 ordu.

_Aukerako modulua: 2 ordu.

_Tutoretza: 1 ordu.

Ordu horiek modu homogeneoan banatuko dira astelehenetik ostiralera bitartean.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari dagokio ikastetxeko ordutegi orokorra eta irakasle bakoitzarena onestea. Ikastetxeko zuzendariak Zerbitzu horretara bidali beharko ditu, IADarekin batera.

1.6. Ikasleak klaseetara joatea

Pertsona helduak beren borondatez eta berek erabakita hasten dira Helduen Oinarrizko Hezkuntzako maila, ziklo eta moduluetan.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzan matrikula egin eta gero, argi izan behar dute ikasle guztien eskubidea eta betebeharra dela klaseetara joatea.

Zenbait egun jakinetan arrazoi batengatik edo bestearengatik ikasle gutxi egonagatik ere, ikastetxeak eta irakasleek normalki eman beharko dituzte eskola horiek.

Irakasle guztiek eguneroko kontrolatu beharko dute ikasleak programatutako jardueretara joaten diren. Horretarako, asistentzia partea beteko dute egunero, eta izaten diren gorabeherak azalduko.

Justifikatu gabeko hutsegite kopuru jakin batera ailegatzen diren pertsonei ebaluatzeko eskubidea kentzen ahalko zaie, eta moduluan baja ematen ahalko zaie. Ikastetxeek beren Barne Araubiderako Erregelamenduan horri buruz ezarritakoari jarraituko diote.

1.7. Ebaluazioa eta hurrengo modulura igarotzea

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako ikasleen ebaluazioari eta hurrengo modulura igarotzeari buruzko guztian, kalifikazioei dagokiona izan ezik, martxoaren 6ko 79/2000 Foru Aginduan ezarritakoari jarraitu behar zaio (agindu horrek arauak ematen ditu, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazio eta kalifikazioari buruz).

Ebaluazioari buruzko dokumentu guztietan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako ezarritako kalifikazio eskala orokorra erabiliko da.

Ikaslearen Hasierako Balorazioari dagokiona jarraibide hauen 1.3 puntuan azaldu da.

Moduluan zehar, ikasleen ikaste prozesuari buruzko informazioa jasoko dute irakasleek eten gabe, sistematikoki behatuz, lanak baloratuz eta berariazko probak eginez. Hartara ikaslearen ikaste prozesuan laguntza emanen da eta balorazio elementuak edukiko dira ebaluazioa egiteko. Hori hala izan dadin, modulu bakoitzaren programazioan sartu beharko dira helburuak, eskatu beharreko gutxieneko edukiak eta modulu bakoitza gainditzeko aplikatuko diren ebaluazio irizpideak.

Lauhileko bakoitza bukatutakoan, irakasleek beren ikasle taldearen azken ebaluazioko saioa eginen dute. Irakasle-tutorea izanen da ebaluazio bilkura koordinatuko duena.

Irakasleak dira, bakoitza bere moduluan, ikasleen kalifikazioa emanen dutenak. Hala ere, ikasleak beste ziklo batera pasatzeko edo titulua emateko erabakiak modu kolegiatuan hartuko dira. Erabaki hauek gehiengo soilaz hartuko dira, eta berdinketarik gertatuz gero tutorearen kalitatezko botoak erabakiko du.

Lauhileko azken ebaluazioko emaitzak lauhilekoko ebaluazio aktetan erregistratuko dira; akta horien edukia martxoaren 6ko 79/2000 Foru Aginduaren II. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.

Halaber, ikaslearen ikasketa espedientean egindako moduluen kalifikazioa agerraraziko da, hala nola gainditutako moduluak, foru agindu bereko I. eranskinean ezarritako ereduak erabiliz.

Ikastetxeak kalifikazioen berri emanen dio ikasle bakoitzari.

Ikastetxeko idazkaritzan gorde eta artxibatuko dira ikasleen ikasketa espedienteak eta ebaluazio aktak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako lehen zikloa bukatzean nahitaezko eta aukerako modulu guztiak gainditzen dituen ikaslea III. mailako bigarren ziklora igaroko da.

Salbuespenez, III. mailako lehen zikloa bukatutakoan, bigarren ziklora igarotzen ahalko da moduluren bat ebaluazio negatiboarekin duen ikaslea, betiere Irakasle Taldeak uste badu lehen zikloko helburu orokorrak gainditu dituela eta bigarren zikloa ongi aprobetxatuz egin dezakeela.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako bigarren zikloa bukatzean nahitaezko eta aukerako modulu guztiak gainditzen dituen ikaslea Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua jasotzeko proposatuko da.

Salbuespenez, Irakasle Taldeak Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortzeko proposatzen ahalko du moduluren bat ebaluazio negatiboarekin duen ikaslea, betiere uste badu ikasle horrek Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako helburu orokorrak lortu dituela.

Tituluak emateko arauetan ezarritakoari jarraikiz eginen dira Bigarren Hezkuntzako Graduatu tituluen proposamenak.

2._Urteko programazio orokorra

Ikastetxearen Urteko Programazio Orokorrak zehatz azalduko du Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako ikasketei dagokien guztia, zuzeneko modalitatean.

Zuzendaritza Taldeak ikastetxeko ordutegia ezartzen duenean, kontuan hartuko ditu ikasleen berezitasunak eta ikastetxearen ezaugarriak, irakaskuntza jardueren proposamena ahalik eta errentagarriena izan dadin.

Departamentu didaktiko bakoitzak bere eskumeneko III. mailako moduluei dagozkienak sartuko ditu bere programazioan.

Urteko programazio orokorra 2006ko urria bukatu baino lehenago bidaliko da Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura.

3._Irakasleak

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako zuzeneko ikasketak irakatsiko dituzten irakasleak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 94. artikuluan eta lehenbiziko xedapen gehigarrian ezarritakoak izanen dira.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. maila osatzen duten esperientzia esparruak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleen espezialitateei esleitzeko modua ageri da uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuaren VI. eranskinean.

Irakasle funtzionarioen lanaldia, bai Maisu-Maistren Kidegokoena bai Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoena, uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuan eta dekretu hori aldatu zuen azaroaren 229/2002 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera moldatuko da. Aipatu foru dekretu horren bidez arautu dira Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Lanbide Hastapeneko Programak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldia eta ordutegia.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleen gain egonen da Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako ikasketak osatzen dituzten esperientzia esparruetako nahitaezko eta aukerako moduluak ematea.

III. mailako lehenbiziko zikloko nahitaezko eta aukerako moduluak maisu-maistren kidegoko irakasleek ematen ahalko dituzte, baldin eta destinoa Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe edo eskualde batean badute.

Ikasleen tutoretza eta orientazioa irakaslanari lotutako zereginak dira.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. maila egiten duen ikasle talde bakoitzak irakasle-tutore bat izanen du, eta taldeko ikasle bakoitzaren jarraipena egin eta irakaskuntza-ikaskuntza eta ebaluazio prozesuak koordinatuko ditu.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleek 18 irakastordu izanen dituzte gutxienez astean, nahiz eta 20ra irits daitezkeen ikastetxeko ordu banaketak eskatzen duenean.

III. mailako lehen zikloan ordutegi osoz ari diren Maisu-Maistren Kidegoko irakasleek 18 irakastordu izanen dituzte gutxienez astean, nahiz eta 20ra irits daitezkeen ikastetxeko ordu banaketak eskatzen duenean.

Irakasleen ordutegien behin-behineko onespena ikastetxeko zuzendariari dagokio, eta behin betikoa Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari. Horretarako, zuzendariak Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igorriko ditu IADen bildu ordutegiak, irakaskuntza jarduerak hasi eta 20 eguneko epean. Aipatu Zerbitzuak ordutegien gaineko erabakia hartuko du.

4._Irakaslana koordinatzeko organoak.

Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoan ezarritakoaren bidez arautuko dira irakaslana koordinatzeko organoen osaera eta eginkizunak (otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretua).

Departamentuek, zeinen arlo eta irakasgaiak esperientziako esparru bakoitzean sartuak baitaude, lauhileko bakoitzean bi bilera eginen dituzte gutxienez, bata hasieran eta bestea bukaeran, esperientzia esparru bakoitzeko moduluak ematen dituzten irakasleekin. Bilera horietan ondoko alderdi hauek jorratuko dira:

_Hasierako Balorazioko proba prestatzea (IHB).

_IHB ebaluatzea.

_Helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak hautatu eta mailakatzea esperientzia esparru bakoitzean.

_Programazio didaktikoak gainbegiratzea.

_Aukerako moduluen eskaintza zehaztea.

_Metodologia didaktikoari buruzko erabaki orokorrak hartzea.

_Ikasleek nola ikasten duten ebaluatzeko prozedura eta sistemak ezartzea.

_Mailaz igotzeko eta kalifikatzeko irizpideak finkatzea.

_Zeharkako gaiak esperientzia esparru guztietan sartzea bultzatzea.

_Erabiliko diren materialak eta baliabide didaktikoak ezartzea.

5._Ikasleen eskubideak eta eginbeharrak

Ikasleen eskubide eta betebeharrei dagokienez, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasle helduei aplikatu beharrekoak: unibertsitatez kanpoko mailak ematen dituzten ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrak ezartzen dituen abenduaren 14ko 417/1992 Foru Dekretua (1993ko urtarrilaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta aurrekoa aldatzen duen uztailaren 14ko 191/1997 Foru Dekretua (1997ko abuztuaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

6._Beste jarraibide batzuk

6.1. Bizikidetasuna, osasuna eta higienea

Lege honetan ezarritakoa gogorarazten da: 6/2003 Foru Legea, otsailaren 14koa, tabako kontsumoaren prebentzioari, arnasteko airea babesteari eta tabakoaren aurrean osasuna sustatzeari buruzkoa (2003ko otsailaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Gainera, ikastetxeetako zuzendaritzek behar diren neurriak hartuko dituzte ikastetxeetan edari alkoholdunak eta ikasleen osasunerako kaltegarri den beste edozein gai saltzea eta kontsumitzea galarazteko. Martxoaren 16ko 10/1991 Foru Legearekin bat (apirilaren 5eko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

6.2. Ikastetxeez landarako jendea sartzea

Ikastetxean edozein mezu aditzera eman, transmititu edo banatu nahi duten pertsona guztiek ikastetxeko zuzendariaren baimena beharko dute.

Kasu batean zein bestean baimen hori idatziz jasoko da ikastetxeko agiritegian. Hori guztia ez da inoiz izanen legeak aitortzen dituen eskubide sindikaletarako traba.

Ikastetxeetako zuzendariek ardura hartuko dute hezkuntza komunitateko sektore guztiek jarraibide hauen edukiaren berri izan dezaten.

3. ERANSKINA

Helduen oinarrizko hezkuntzaren urrutiko modalitatean III. mailako ikasketak 2006-2007 ikasturterako garatzeko jarraibideak

1._Irakaskuntzen antolaketa

1.1. Curriculuma

Jarraibide hauek Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren urrutiko modalitateko III. mailako ikasketei buruzkoak dira, uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuan eta 295/1999 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz.

III. mailako curriculumaren antolaketan sartzen dira uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuaren 16.1 artikuluan zehaztutako esperientzia esparruak.

Lau esperientzia esparruetako bakoitzak nahitaezko lau modulu izanen ditu: gainera, III. mailan aukerako lau modulu ere egin behar dira; hots, bi lehen zikloan eta beste bi bigarrenean.

Moduluek ikasturte bat iraunen dute. Ikasleek nahi dituzten moduluak egiten ahalko dituzte urte batean.

Ikastetxeak, aukerako moduluen eskaintza egiten duenean, zenbat talde diren eta irakasleek zenbat ordu erabilgarri dituzten hartuko da kontuan. Eskaintzak Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko du.

Ikastetxeko zuzendariak, irakasleen Klaustroak proposaturik, eskaini nahi dituen moduluak emateko baimena eskatuko du, inskripzioaldia hasi baino lehen.

Baimen eskaerarekin batera aukerako moduluaren curriculumaren proposamena eta hori emanen duten irakasleen izenak aurkeztuko dira.

Bidezkoa bada, Hezkuntza Departamentuak baimena emanen du eskatutako aukerako moduluak emateko, kontuan harturik moduluen eta ikastetxearen ezaugarriak.

Aukerako modulu bakoitzeko ikasketak eman ahal izateko gutxienez 15 ikasle behar dira. Kopuru horretara iristen ez badira, ikasleak aukerako beste modulu batera bideratuko dira, eta gutxi eskatzen diren moduluak ez dira emanen.

1.2. Ikasleak

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako ikasketak (Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntza) egiteko matrikula egiten ahalko dute ondoko hauek:

_18 urtetik goitikoak edo jarduera hasten den urtean betetzen dituztenak.

_16 urtetik goitikoak, baldin eta hala eskatzen badute eta ikastetxeetako arautegi arruntean joaterik ez badute lan kontratua dutelakoz edo goi mailako kirolariak direlakoz. Inskripzioa egiten denean, alegatutako arrazoiak justifikatu beharko dituzte.

1.3. Ikaslearen Hasierako Balorazioa (IHB) eta ikasketen baliokidetasuna

Abuztuaren 24ko 295/1999 Foru Aginduaren seigarren puntuaren arabera, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak lehen aldiz egin behar dituzten ikasle guztiei Hasierako Balorazioa eginen zaie matrikula egin aurretik. Horren bidez, ikaslea bere prestakuntza bideratzeko egokienak diren maila, ziklo eta moduluei atxikiko zaie, eta aurreko maila, zikloa eta moduluak gainditutzat joko dira.

Abuztuaren 24ko 295/1999 Foru Aginduaren laugarren puntuko 4, 5, 6, 7 eta 8. puntuetan ageri dira Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako ikasketak egin ahal izateko baldintza akademikoak.

Ikasle batek aurreko ataletan sartu ez diren ikasketen ziurtagiriak aurkezten badituzte, haien baliokidetasuna kontsultatuko da Hezkuntza Departamentuan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak egin eta Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua eskuratu ez dutenei, baldin eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzan sartu nahi badute, gainditutzat emanen zaizkie esperientzia esparruak osatzen dituzten moduluak, 295/1999 Foru Aginduaren I. eranskinean ageri diren maila, kurtso eta moduluen arteko baliokidetzen arabera. Edozein esperientzia esparrutako modulu bat gainditutzat emanen zaie, moduluan integratutako arlo edo irakasgai guztiak gainditzen direnean. Ondorio horietarako, integratutzat jotzen dira:

_Plastika eta Ikus-hezkuntzaren arloa, Matematikaren esperientzia esparruan.

_Musika arloa Gizarte Ingurunearen esperientzia esparruan.

_Gorputz Hezkuntzaren arloa Natur Ingurunearen esperientzia esparruan.

IHBek hiru atal izanen ditu:

1._Agiri bidez egiaztatutako ikasketen balorazioa. Kontuan hartuko da abuztuaren 24ko 295/1999 Foru Aginduaren 1. eranskineko baliokidetzen taula, hala nola agindu horretako laugarren puntuko 4., 5., 6., 7. eta 8. ataletan aipatutakoa.

2._Ezagutza proba. Proba orokorra izan daiteke, edo esperientzia esparru bakoitzerako zenbait ariketatan egituratua. Proba ikastetxeak prestatuko du; probaren bidez ikaslearen heldutasun pertsonala azalduko da, bere gaitasunak baloratuko dira eta aurreko ikasketa espedientea baliozkotuko.

3._Buruz buruko elkarrizketa. Ikaslearen asmo eta interesen araberako prestakuntza ibilbidea zehazteko: egin beharreko modulu kopurua eta horretarako egokiena den erritmoa.

Ikastetxeko zuzendariak izendatuko du IHB egin behar duen irakasle taldea. Komenigarria da prestatzean eta baloratzean ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako irakasleek eta III. mailako lehenbiziko zikloa ematen duten maisu-maistrek parte hartzea.

Hasierako balorazioaren emaitzak ikusirik, ikasketak baliozkotzearen ondorioz gainditutzat ematen diren moduluak berriz ikasteko gomendatzen ahalko zaio ikasle bati. Ikaslea proposatzen zaion orientazioarekin ados ez baldin badago, aurkeztu den ikasketen kreditazioak izanen du lehentasuna.

Ikaslearen Hasierako Balorazioa bukatu eta matrikula egindakoan, ikasketa espedientea irekiko da eta bertan honako hauek jasoko: egindako eta agiri bidez egiaztatutako ikasketak, Hasierako Balorazioaren probatik ateratzen den ikasketa maila, ikastetxearen orientazioa eta ikasleak hasi beharreko ikasketetan egindako atxikipen ofiziala.

Ziklo bakoitzaren barrenean, ikaslea nahi duen moduluetan matrikulatzen ahalko da, norberaren gaitasunen arabera eta daukan denboraren arabera. Kontuan izan beharko du, esperientzia esparru jakin bateko modulu bakoitzean ebaluatu ahal izateko, esperientzia esparru horretako aurreko moduluak gaindituak izan behar dituela.

1.4. Matrikula

1.4.1. Ikasketa horiek egin nahi dituzten ikasleen matrikulazioa irailean izanen da, ikastetxeak ezartzen duen epean; hala ere, hezkuntza modalitate honetako ikasleen egoera bereziak direla eta, zilegi izanen da ikasturteko lehen hiruhilekoan eskariak onartzea, ikasposturik baldin badago.

Matrikula egiteko eskabide orriak "Félix Urabayen" NHBHIan hartuko dira eta bertan aurkeztuko, bete eta gero.

Urrutiko modalitatean matrikulatutako ikasleak, ondorio guztietarako, ikasle ofizialak izanen dira eta, beraz, ikastetxeko zerbitzu eta instalazioak erabiltzen ahalko dituzte.

1.4.2. Prestakuntza kontratua duten pertsonak

Pertsona hauentzat urte osoan egonen da irekita urrutiko modalitatean matrikulatzeko epea.

Ikaspostua eskatzen denean, NANaren eta prestakuntza kontratuaren fotokopia bat aurkeztu beharko dira, bai eta Eskolatze Liburua edo Lehen Hezkuntzako 3. zikloaren (5.a eta 6.a) eta DBHan egindako urte bakoitzaren ziurtagiri akademikoa ere.

Aurreko lerroaldean eskatzen diren ziurtagiri akademikoen bidez zehaztuko da zein ikastetxetan matrikulatuko den "urrutiko modalitatean".

Lehen Hezkuntzako 6. mailaz beheitiko prestakuntza duten pertsonak zuzeneko modalitatean matrikulatuko dira, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publiko edo ikasgela hurbilenean.

1.5. Tutoretzak

Irakaskuntzako arreta tutoretzen bidez gauzatuko da, eta borondatezkoa izanen da ikasleentzat. Tutoretzen ordutegia, batik bat, arratsalde edo gauekoa izanen da, nahiz eta, justifikatutako kasuetan, eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ontzat emanda, beste ordutegi batzuk ere ezartzen ahalko diren, ikasleei erraztasunak emateko.

Tutoretza bi eratakoa izanen da: banakakoa eta taldekoa. Tutoretzen edukia eta aldizkakotasuna ondoko hau:

Taldeko tutoretzak.

Modulu bakoitzeko trebetasunak garatzen lagunduko da, departamentu bakoitzak ezarri eta ikasturte hasieran ikasleen eskura jarriko duen jarduera programa baten arabera. Modulu bakoitzaren hasieran, saio bat plangintzakoa izanen da; jarraipenerako tarteko saio bat eginen da prozesuan, eta azken saio bat, ebaluazioa prestatzeko.

Matematikaren, Natur Ingurunearen eta Gizarte Ingurunearen esperientzia esparruetako modulu bakoitzerako eta aukerako modulu bakoitzerako, taldeko tutoretza bat izanen da astean, ordubetekoa. Komunikazioaren esperientzia esparruko moduluetarako, ordubeteko bi tutoretza saio programatuko dira: bat Gaztelania eta Literaturarako eta beste bat Hizkuntzarako.

Matrikulatu diren ikasleen kopurua 50 baino altuagoa baldin bada, modulu horri beste tutoretza saio bat emanen zaio.

Banakako tutoretzak.

Telefono bidezkoak, telematikoak, posta bidezkoak eta zuzenekoak izan daitezke. Horien bidez, modulu bakoitzeko irakasleak ikaslearen ikaskuntza prozesuaren banakako jarraipena eginen du, orientazioa emanen dio eta zalantzak argituko.

Esperientzia esparruko modulu bakoitzerako eta aukerako modulu bakoitzerako, banakako tutoretza saio bat izanen da astean, ordubetekoa, Komunikazioaren esperientzia esparruko moduluetarako izan ezik, bi tutoretza saio izanen baititu (bata Gaztelania eta Literaturarako eta bestea Hizkuntzarako).

Modulu batean 20 ikasle baino gutxiago baldin badaude, astean irakastaldi bakar bat eskainiko da, ordubetekoa, ziklo eta esperientzia esparru bakoitzeko; irakastaldi horretan ziklo eta esperientzia esparru bereko edozein modulutako ikasleak sartuko dira.

Ikasleak taldeko tutoretza saioetara joan daitezen errazteko, ordutegia erabakitzerakoan, ziklo bakoitzeko asteko tutoretza saioak ahalik egun gutxienetan bilduko dira.

Tutoretzek ordutegi finkoa izanen dute eta ikasleek zein den jakinen. Ikasturte hasieran, jendaurrean jarriko dira ondoko hauek: esperientzia esparruetako modulu bakoitzaren banakako eta taldeko tutoretzen ordutegia, taldeko tutoretzen jarduera programa, ebaluazioen egutegia eta ikasleentzat jakingarria den beste edozein informazio.

Ikasketaburuak tutoretzen ordutegi orokorra prestatuko du, Urteko Programazio Orokorrean ezarritako irizpide pedagogikoei jarraikiz.

Banakako eta taldeko tutoretzetara joaten diren ikasleen asistentzia egunero kontrolatuko dute irakasleek; kontrol hori idatzita gordeko da, eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren eskura egonen.

1.6. Ikasleak klaseetara joatea

Urrutiko irakaskuntza motaren ezaugarriak kontuan hartuta, tutoretza saioetara agertzea, banakako saioak izan edo taldeko saioak izan, ez da ezinbestekoa izanen ebaluazio probetara aurkeztu ahal izateko.

1.7. Ebaluazioa

Zuzeneko irakaskuntzaren modalitatean, Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako ikasleen ebaluazioari buruzko guztian, kalifikazioei eta iraileko proba bereziei dagokiena izan ezik, martxoaren 6ko 79/2000 Foru Aginduan ezarritakoari jarraitu behar zaio (agindu horrek arauak ematen ditu, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazio eta kalifikazioari buruz).

Ikastetxeak, urrutiko modalitatearen III. mailako ikasleentzat, irailean, proba bereziak antolatuko ditu egindako modulu guztiak gainditu ez dituztenentzat.

Ebaluazioari buruzko dokumentu guztietan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako ezarritako kalifikazio eskala orokorra erabiliko da.

Ebaluazio egutegian ezarri datetan, urrutiko modalitateko irakasleek Ebaluazio Bilkura egin beharko dute, ikasketaburua bilkura horren buru dela.

Kalifikazioak ikasleei bidaliko zaizkie, kalifikazioen informazio buletinen bidez.

2._Urteko programazio orokorra

Ikastetxearen Urteko Programazio Orokorrak zehatz azalduko du Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako ikasketei dagokien guztia, urrutiko modalitatean.

Banakako eta taldeko tutoretzen ordutegia ere bilduko da.

Departamentu didaktibo bakoitzak bere eskumeneko III. mailako moduluei dagozkienak sartuko ditu bere programazioan, urrutiko modalitatean.

3._Irakasleak

Urrutiko modalitatean tutoretzaren ardura izanen duten irakasleak LOGSEren hamargarren xedapen gehigarrian eta laugarren xedapen iragankorrean aurreikusten direnak dira, beren dedikazioan urrutiko modalitatea sartzen dela.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. maila osatzen duten esperientzia esparruak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleen espezialitateei esleitzeko modua ageri da uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuaren VI. eranskinean.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari dagokio ikastetxeko ordutegi orokorra eta irakasle bakoitzarena onestea, urrutiko modalitatean. Ikastetxeetako zuzendariek zerbitzu horretara bidali beharko dituzte, IADarekin batera.

3.1. Ikasketaburuaren eginkizunak

Ikasketaburuak, urrutiko modalitateari dagokionez, eginkizun hauek izanen ditu:

Esperientzia esparru bakoitzeko irakasle tutoreekin 2006/2007 ikasturtea planifikatu eta programatzeko egin beharreko bileretarako dei egitea eta bilera horiek koordinatzea.

_Ikasleek erabili beharreko baliabide didaktikoei eta eskaintzari buruz informatzea (testu liburuak, ikus-entzunezko euskarriak, e.a.).

_Urrutiko modalitatea ematen duten irakasleekin batera banakako eta taldeko tutoretzen egutegia eta ordutegia prestatzea eta ebaluazio egunak zehaztea. Hori guztia jendaurrean jarriko da, ikasleek jakin dezaten.

_Ikasleei material didaktikoak eskuratzen laguntzea.

_Irakasle tutoreekin batera, ikasle taldeei honi buruzko informazioa ematea:

-Modalitateko ezaugarri didaktiko eta metodologikoak.

-Banakako zein taldeko tutoretzen ordutegiak.

-Ikasketa horietarako ikasgelak.

-Erabiliko diren baliabide didaktikoak.

-Ikasketaburuaren koordinazio ordutegia.

_Ebaluazio proben garapena koordinatzea.

_Ebaluazio bilkuretarako dei egitea eta bilkura horietan buru izatea.

_Kalifikazioen informazio buletina matrikulatutako ikasle guztiei bidaltzeko lana koordinatzea.

_Departamentu didaktikoetako buruen bidez, moduluetako programazioak biltzea.

_Ikastetxeko zuzendaritzak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

3.2. Irakasle tutoreen eginkizunak

Irakasle tutore bakoitzak eginkizun hauek izanen ditu:

_Tutoretza saioak programatu, prestatu eta ematea.

_Beren ikasleei honako hauen berri ematea: ikasturtean taldeko tutoretza saioetan izanen diren jardueren programa eta horien egun, ordu eta tokia, bai eta ebaluazio probak eta jakingarria den beste edozein informazio.

_Ebaluazio bilkuretan parte hartzea.

_Banakako eta taldeko tutoretzetako gorabeheren erregistroaz arduratzea.

_Ikasketaburuak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

4._Berariazko jarduketen koordinazioa eta ebaluazioa

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren urrutiko modalitateko III. mailan matrikulatuta egonik berariazko jarduketa eta programetan dauden ikasleak (Espetxea, Gizakia Helburu, Oasis, Antox, Ibarre-Multzoa, Caritas), haien ezaugarri bereziak direla-eta, ezin dira joan ez tutoretza-saioetara, ez ebaluazio probetara.

Jarduketa horiek Hezkuntza Administrazioko irakasleak dituzte, eta horiekin behar den koordinazio lana egiten ahalko dute "Félix Urabayen" NHBHIko irakasleek.

Ikasle horien ebaluazioa egiteko, kasuan kasuko zentro, elkarte, proiektu eta programez arduratzen diren irakasleen laguntza izanen da. Horretarako, departamentuburu bakoitzak ebaluazio ariketak bidaliko dizkio irakasle horiei, proba egiteko eta egindako azterketak departamentuburuei itzultzeko ardura har dezaten.

Urrutiko HBHan matrikulatu diren Iruñeko Espetxeko ikasleen beharrei behar bezala erantzuteko, NHBHIko irakasle bat astean bi orduz joanen da espetxera behar den koordinazioa, irakaslearen eta ikaslearen arteko informazio transmisioa, ikasleei arreta ematea eta azterketak zaintzea bermatzeko.

5._Ikasleei buruzko estatistika

Urrutiko modalitatean matrikulatutako ikasleen jarraipen estatistikoa Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak eginen du. Zerbitzu horrek, jarraipena egiteko, fitxa bat ezar dezake, ondoko datu hauek biltzeko: matrikulatutako ikasleen datuak adin tarteen arabera, banakako eta/edo taldeko tutoretzak erabiltzen dituzten ikasleak, ebaluazio saio partzialetara edo azkenekoetara aurkezten diren ikasleak, hurrengo modulura igarotzen diren ikasleak eta errepikatzen dutenak, bai eta interesgarria den beste edozein datu ere.

6._Baliabide didaktikoak

"Félix Urabayen" NHBHIak, zeinek urrutiko modalitatea esleitua baitu Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailan, modalitate horretako ikasketak aurrera eramateko behar diren material didaktikoak zehaztuko ditu.

Urrutiko modalitatea ematen duten irakasle guztiek, beren tutoretzetan, ikastetxeak hautatu eta ikasleek erabiltzen dituzten material didaktikoak erabili beharko dituzte. Hori hala izanik ere, laguntzarako materiala prestatzen ahalko dute, programazioen alderdi batzuk osatzeko.

Matrikulatutako ikasleei material didaktikoak saltzetik ateratzen diren likidazioak, hala denean, ikastetxeak eginen ditu hornitzailearekin edo hornitzaileekin, bere Kudeaketa Kontuak ematen dizkion eskumenen barruan. Material didaktikoen hornitzailea CIDEAD baldin bada, organismo horrek ezarriak dituen prozeduren arabera eginen da likidazioa.

4. ERANSKINA

"José María Iribarren" HOHIPko behin betiko irakasleen zerrenda

MORCILLO YARNOZ, MARIA DOLORES

MARTINEZ BEORLEGUI, CONCEPCION

ALAMAN GALAR, MARIA TERESA

OSES IBAÑEZ, JOSE FERNANDO

SUBIZA ILINCHETA, MARIA TERESA

FERNANDEZ CALLEJAS, P. CONSUELO

ORTEGA LOZANO, ROBERTO

MUÑOZ RUIZ, JOSE LUIS

FERNANDEZ FERNANDEZ, LOURDES

LANA GURUCHARRI, CRISTINA

ARTAZCOZ ARDANAZ, LOURDES

FERNANDEZ JIMENEZ, CONCEPCION

GARATEA AYERRA, MARIA TERESA

MURUZABAL MARTINEZ, MARIA LOURDES

RUPEREZ DIEZ, MARIA ANGELES

IZU BELLOSO, YOLANDA

VILLANUEVA IRURITA, MARIA PIEDAD

LOPEZ SAINZ, MARIA GLORIA

MALON FERRER, JAIME JAVIER

SAN MARTIN AOIZ, AGUSTIN

SENOSIAIN ZUDAIRE, JOSE MIGUEL

ROMERA GUTIERREZ, LUIS MARIA

LOPEZ VAZQUEZ, MARIA PILAR

Iragarkiaren kodea: F0613097