100. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

123/2006 FORU AGINDUA, abuztuaren 4koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Lizarra-Tafalla-Zangoza NA-132, Artederreta-Martzilla (I) NA-6020 eta Artederreta-Martzilla (II) NA-6100 errepideen arteko bidegurutzea egokitu eta hobetzea" izeneko proiektua teknikoki onetsi eta hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzen duena.

Zainketa Zerbitzuak, bere txostenean, adierazi du "Lizarra-Tafalla-Zangoza NA-132, Artederreta-Martzilla (I) NA-6020 eta Artederreta-Martzilla (II) NA-6100 errepideen arteko bidegurutzea egokitu eta hobetzea" izeneko proiektua prestatu dela.

Bidegurutzea NA-132 errepideko 22+400 k.p.an dago.

NA-132 errepidearen eta NA-6020 eta NA-6100 errepideek osatzen duten Artaxoa-Martzilla ardatzaren arteko bidegurutzean Lizarratik abiaturik NA-132 errepidetik doazen ibilgailuak oso gazki ikusten dira Artaxoatik heldu diren ibilgailuetatik.

Ikuspen txar hori dela eta, istripuak maiz gertatu dira errepide horretan. Istripu tasei buruzko azken lau azterlanetan bidegurutze hori istripu ugariko tartetzat jo da. Izan ere, bakarra da Nafarroako Errepide Sare osoan.

Aukera batzuk aztertu dira, besteak beste: biribilgune itxi bat egitea eta NA-6020, NA-6100 eta NA-132 errepideen arteko bidegurutzea bereiztea. Aukeratu den konponbidearen funtsa gaur egungo bidegurutzea zabaltzea eta ikuspen gutxiko mugimenduetan hori hobetzea.

Proiektua oinezkoen babesgune eta muntatzen ahal diren zintarriak dituzten medianak eginez, seinale bertikal eta horizontalak berritu eta hobetuz eta fabrikako obra bat handituz.

NA-132 errepideko lerroak 3,50 metro zabal dira, bazterbideak 1,50 metro zabal eta biraketa-lerroak, 3,50 metro zabal.

NA-6020 eta NA-6100 errepideetako lerroak 3,50 metro zabal dira eta haien bazterbideak, 1,00 metro zabal.

Zoladurak 40 cm zagor artifizial eta 16 cm aglomeratu ditu, hori guztia 50 cm-ko material hautatuzko E-3 motako geruzaren gainean egina.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Lizarra-Tafalla-Zangoza NA-132, Artederreta-Martzilla (I) NA-6020 eta Artederreta-Martzilla (II) NA-6100 errepideen arteko bidegurutzea egokitu eta hobetzea" izeneko proiektua teknikoki onestea.

2. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eranskinean datorrena, jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin ditzan eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuan eta Larragako udaletxean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Larragako Udalari jakinaraztea (lurzatien planoen kopia igorriko zaio), Desjabetzapen Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 4an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

LARRAGAKO MUGAPEA

LA-1 LARRAGAKO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA DE LOS FUEROS, 1, 31251 LARRAGA 296,675 2 1790 L

LA-2 LARRAGAKO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA DE LOS FUEROS, 1, 31251 LARRAGA 840,075 2 1790 A

LA-3 LARRAGAKO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA DE LOS FUEROS, 1, 31251 LARRAGA 1.968,169 2 1790 K

LA-4 LARRAGAKO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA DE LOS FUEROS, 1, 31251 LARRAGA 1.903,560 2 1790 J

LA-5 ABRIL CHOCARRO, JUAN - 112,100 12 939 A

LA-6 LARRAGAKO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA DE LOS FUEROS, 1, 31251 LARRAGA 1.354,303 13 500 B

LA-7 LARRAGAKO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA DE LOS FUEROS, 1, 31251 LARRAGA 618,916 12 936 A

LA-8 LARRAGAKO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA DE LOS FUEROS, 1, 31251 LARRAGA 422,826 12 936 H

LA-9 LARRAGAKO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA DE LOS FUEROS, 1, 31251 LARRAGA 228,986 12 936 C

LA-10 RODRIGUEZ ARELLANO NAVAL, JOSE - 2.016,637 13 546 B

LA-11 LARRAGAKO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA DE LOS FUEROS, 1, 31251 LARRAGA 1.197,688 13 545 -

LA-12 LARRAGAKO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA DE LOS FUEROS, 1, 31251 LARRAGA 1.197,688 13 545 -

79,045 13 500 A

Aldi baterako okupazioak ukituriko ondasun eta eskabideen banakako zerrenda zehatza

LARRAGAKO MUGAPEA

LA-3 LARRAGAKO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA DE LOS FUEROS, 1, 31251 LARRAGA 12.865,1480 2 1790 K

LA-4 LARRAGAKO UDALAREN HERRILURRAK PLAZA DE LOS FUEROS, 1, 31251 LARRAGA 7.241,675 2 1790 J

Iragarkiaren kodea: F0613212