97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

382/2005 FORU AGINDUA, uztailaren 14koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratuko 3. tarte orokorrean "NA-7123 errepideko Allotz-Allozko monasteria tartea berritzea" proiektuari onespen teknikoa ematen diona eta hura jendaurrean jartzen duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak apirilaren 12an emandako 296/2005 Foru Aginduaren bidez, "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" kontratuaren aldaketa onetsi zen.

Foru agindu horren bidez zenbait agiri onetsi ziren. Horien arteko bat da, autobiaren ondoan doazen herrietako errepideetan erreformako eta/edo sarbide berriak egiteko obren ezaugarri teknikoei buruz, azalpen zatian aipatzen diren jarduketen baldintzen agiria.

Azalpen zatian, 1.2 puntuan, honako jarduketa hau aipatzen da:

1.2. "NA-7123 errepideko Allotz-Allozko monasterioa tartea berritzea"; osotara 1,35 kilometro.

"NA-7123 errepideko Allotz-Allozko monasterioa tartea berritzea" proiektua Donejakue Bideko A-12 Autobian egin beharreko jarduketen artean dago, autobiaren ondoan doazen herrietako errepideak hobetu eta egokitzeari buruzko kapituluan eta, zehatzago, 3. tarteko jarduketetan.

Proiektu honetako obrak hauek dira: galtzada zabaltzea, egun dagoena oinarri hartuta, eta oinplanoko trazadura egokitzea, bai eta haren aldaketa puntual batzuk egitea ere, errepidearen bide segurtasuna nabarmen hobetzeari begira.

Jarduketa hauek beraiekin dakarte obrek ukitutako ondasun eta eskubideen aldaketa, hemen zehazki ematen den bezala:

UKITUTAKO ETA DESAFEKTATUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

DEIERRIKO UDAL MUGAPEA

YERR-001 AZANZA LOITEGUI, NICOLAS 87,31 6 501 ALORRA

K. NAGUSIA - 31292-ALLOTZ (NAFARROA)

YERR-002 ANCIN ECHARRI, JOSE ANTONIO 927,81 6 490 ZAINZURIAK

K. NAGUSIA - 31292-MURILLO (NAFARROA)

YERR-003 OTAZU IRIBARREN, FRANCISCO 599,10 6 489 ALORRA

SAKABANATUA - 31292-ALLOTZ (NAFARROA)

YERR-004 LARRAYA MARTICORENA, FELICIANA 796,93 6 473 ALORRA

ZABALETA, 37 BEHEA - 20002-DONOSTIA (GIPUZKOA)

LARRAYA MARTICORENA, FELIX

LARRAYA MARTICORENA, MARIA

LARRAYA MARTICORENA, FRANCISCO

YERR-005 CIA GRATIS, VICTORIA 32,94 6 474B FRUTA-ARBOLAK

UNICA - 31262-ALLOTZ (NAFARROA)

YERR-006 CIA GRATIS, VICTORIA 79,90 6 474A ALORRA

UNICA - 31262-ALLOTZ (NAFARROA)

YERR-007 CIA GRATIS, VICTORIA 180,90 6 474C LARREAK

UNICA - 31262-ALLOTZ (NAFARROA)

YERR-008 CIA GRATIS, VICTORIA 836,71 6 487A ALORRA

UNICA - 31262-ALLOTZ (NAFARROA)

YERR-009 CIA GRATIS, VICTORIA 409,99 6 487B LARREAK

UNICA - 31262-ALLOTZ (NAFARROA)

YERR-010 OTAZU IRIBARREN, FRANCISCO 10,32 6 485A ALORRA

SAKABANATUA - 31292-ALLOTZ (NAFARROA)

YERR-011 LARRAGUETA GOÑI, JESUS 420,95 6 484 LARREAK

ZALDU, 10, 2 - 31200-LIZARRA (NAFARROA)

YERR-012 ALLOZKO KONTZEJUKO HERRILURRAK 709,08 6 483A ALORRA

31292-ALLOTZ (NAFARROA)

YERR-013 ALLOZKO KONTZEJUKO HERRILURRAK 313,48 6 483B LARREAK

31292-ALLOTZ (NAFARROA)

YERR-014 MADRES CISTERCIENSES TRAPENSES 98,51 6 420B LARREAK

MONASTERIO CISTERCIENSE - 31292-ALLOTZ (NAFARROA)

YERR-015 MADRES CISTERCIENSES TRAPENSES 7545,82 6 420A ALORRA

MONASTERIO CISTERCIENSE - 31292-ALLOTZ (NAFARROA)

Nafarroako Gobernuak, otsailaren 3ko 25/2003 Foru Dekretuaren bidez, presakotzat jo zuen "Iruña-Logroño autobiako 3. tarte orokorra: Gares-Lizarra" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa. Adierazpen hori, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluko 1. idatz-zatian xedatutakoari jarraituz, ondoren behar diren aldaketei ere aplikatuko zaie.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratuko 3. tarte orokorrean "NA-7123 errepideko Allotz-Allozko monasterioa tartea berritzea" proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Aipatutako proiektu hori eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, foru agindu honen azalpen zatian heldu dena, jendaurrean egotea 30 egun baliodunez, denbora horretan edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatziz eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko bulegoetan eta Deierriko udaletxekoetan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Autovía del Camino, S.A. enpresari eta Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko uztailaren 14an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0516573