91. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ESTERIBAR

Ollokiko UE1-AR1eko berdeguneak mantentzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2005eko apirilaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ollokiko UE 1-AR1eko berdeguneak mantentzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Onesteko erabakia 2005eko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 20an, eta jendaurreko epean inork ez baitu alegaziorik aurkeztu, bidezko da ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik ematea argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Esteribarren, 2005eko ekainaren 22an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

OLLOKIKO UE1-AR1EKO BERDEGUNEAK MANTENTZEKO ZERBITZUAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua. Oinarria.

Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Legearen 1. tituluko IV. kapituluaren 7. atalean ezarritakoari jarraituz, bai eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenean eta Ollokiko UE1-AR1eko Konpentsazio Batzordearekin 2005eko martxoaren 16an sinatutako hirigintzako hitzarmenean oinarrituz.

2. artikulua. Zergapeko egintza.

Esteribarko Udalak Ollokiko UE1-AR1eko berdeguneak zaintzeko hartutako beharrak eta unitate horretako jabeek mantentze lan horiek urteroko kuoten bitartez ordaintzeko hartutakoak eratzen dute zergapeko egintza.

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

Ordenantza honetan arautzen den kanona ordaintzera behartuta dauden subjektu pasiboak izanen dira: Ollokiko UE1-AR1 eremuaren diren etxebizitza eta orubeen jabeak.

4. artikulua. Karga-oinarriak.

Kanonaren oinarria izanen da lurzati edo etxebizitza bakoitzari ezarriko zaion kuota, betiere Ollokiko UE1-AR1eko Konpentsazio Batzordeak emandako datuen arabera bakoitzak daukan partehartze portzentajearen arabera ezarriko dena.

5. artikulua. Tarifak.

Urteko kuota ordainketa bakar batean eginen da, Udalak aldez aurretik jakinarazita, eta bere baitan bilduko ditu zainketaren benetako kostua gehi horren ondoriozko Udalaren kudeaketa gastuak.

6. artikulua. Dirubilketa.

Borondatezko aldian beren kanona ordaintzen ez dutenek indarrean den legedian luzapenagatik ezarritako errekarguak jasanen dituzte. Ordaintzeko borondatezko aldiak iraganda, premiamenduko dirubilketaren bidez kobratuko zaie, dagozkien errekargu eta gastuekin.

7. artikulua. Indarraldia.

Ordenantza hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina aplikatuko da eta izanen ditu ondorioak.

Ordenantza honetan aurreikusi gabeko orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da, baita arautzen den gaian aplikatzen ahal diren xedapen guztiak ere, maila handiagokoak badira.

Iragarkiaren kodea: L0514838