7. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko 43 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (apirilaren 19ko 2181/2003 Ebazpena, 2004ko otsailaren 18ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 21. zk.). Iragarkia:

Sergio Gil Resano, José C. Anaut Iribarren, Rosalía Larumbe Andueza, Gema Ayesa Gorraiz eta José María Gines Eleno jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dute, deialdi horretako oposizioaldiaren emaitzaren kontra. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatu guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesatuen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen oinean.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkezten ahal dira alegazioak.

Iruñean, 2004ko abenduaren 1ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0418980