7. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1784/2004 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko C Pabiloia berritu eta handitzeko lanen proiektuaren prestakuntza, proiektualdiko segurtasun eta osasun azterlana eta segurtasun eta osasun koordinazioa esleitzen dituena (OB21/2004 lehiaketa).

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da azaroaren 23ko 1784/2004 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko C Pabiloia berritu eta handitzeko lanen proiektuaren prestakuntza, proiektualdiko segurtasun eta osasun azterlana eta segurtasun eta osasun koordinazioa esleitzea (OB21/2004 lehiaketa).

_Esleitua, guztira: 564.707 euro, BEZa barne.

_Esleipen-hartzaileak: Javier Barcosek, Manuel Enríquezek eta José María Erreak osaturiko taldea (Javier Barcosek, % 25, Manuel Enríquezek, % 25 eta José María Errea, % 50)

Iruñean, 2004ko azaroaren 23an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0419009