7. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANUE

Borondatezko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2004ko abenduaren 2ko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Burutaingo AD 1415 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, María Socorro Loperena Laquidain andreak eta María Luz Iraola Larramendi andreak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, proiektua jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Anuen, 2004ko abenduaren 9an._Alkatea, Imanol Perotxena Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L0418729