7. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANUE

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2004ko abenduaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Burutaingo 1415 unitatea urbanizatzeko proiektua, María Luz Iraola Larramendi andreak eta María Socorro Loperena Laquidain andreak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Alaguen (Anue), 2004ko abenduaren 9an._Alkatea, Imanol Perotxena Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L0418728