7. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

PITILLAS

Jarduera sailkatua

Pitillasko alkateak, 2004ko abenduaren 13an, ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.k Udal honi zuzendurik jarduera lizentziarako aurkeztu duen eskaria, Beire-Pitillasko hondakin urak tratatzeko.

32/1990 Foru Dekretuaren 6.1 artikuluarekin bat behar den espedientea jendaurrean edukirik, ezetsi dira Paz Azkona Serranok eta Juana María Iribarren Irisok aurkeztutako alegazioak Alkatetzaren 2004ko irailaren 29an eman ebazpenen bidez.

Ikusirik instalazio horren aldeko txostenak, baita Ebroko Konfederazio Hidrografikoak emandako baimena ere, gai honen gaineko espedientean agertzen direnak.

Ikusirik 1104/2004 ebazpena, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko zuzendari orokorrak 2004ko irailaren 15ean emana.

6/1990 Foru Legearen 319. artikuluan eta Jarduera sailkatuei buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean aurreikusitakoari jarraikiz, hona

Ebazpen hau:

1. Jarduera lizentzia ematea Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.ri, Beire-Pitillasko hondakin urak tratatzeko proiektua aitzina eramateko, aurkeztutako proiektuarekin bat eta gai honen gaineko espedientean agertzen diren txosten, ebazpen eta baimenetan ezartzen diren baldintzetan.

2. Hau guztia jendaurrean egon bitartean alegazioak aurkeztu zituzten interesatuei jakinaraztea.

3. Hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Honela ebatzi du alkate jaunak, idazkari naizen honen aitzinean, ziurtatzen baitut, idazpuruan zehazten diren lekuan eta egunean.

Pitillasen, 2004ko abenduaren 13an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina._Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0418971