7. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ERRIBERRI ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Plantilla Organikoaren aldaketa eta lan eskaintza publikoa

Erriberri Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2004ko irailaren 28ko bilkuran, plantilla organikoa aldatzea erabaki zuen, bertako lan eskaintza publikotik kentzeko famili langile izateko D mailako 2 lanpostu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.etik 279.era bitarteko artikuluetan xedatutakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2004ko azaroaren 22an._Mankomunitateko burua, Vanesa Araiz Reinaldo.

Iragarkiaren kodea: L0418696