7. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LESAKA

Hasierako onespena Ordenantza Fiskalaren aldaketari, agiriak egin eta izapidatzeko tasak arautzen dituena

Lesakako Udalak, 2004ko azaroaren 12an eginiko Osoko Bilkuran, bertzeen artean, honako erabaki hauek hartu ditu:

"1. Hasiera batez onartzea agiriak egin eta izapidatzeko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala, 012 zerbitzuaren bitartez eginen diren guziak dohainik izateko.

2. Erabaki hau jendaurrean jartzea hogeita hamar egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean ediktuak paratu ondotik, herritarrek eta legezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edota oharrak aurkeztu ahal izateko."

Lesaka, 2004ko abenduaren 2a._Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0418988