54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORKOIEN

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Orkoiengo Udaleko alkate udalburuak, 2005eko apirilaren 6an eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Mendikur etxebizitzetarako eremuko R etxesailaren xehetasun azterlana, Enagesa, S.L.k sustatua eta Germán Velázquez Arteaga arkitektoak prestatutako dokumentuarekin bat, 2005eko martxoaren 30ean ikus-onetsi baitzen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Orkoienen, 2005eko apirilaren 7an._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0510305