54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

J A I T Z

2005eko karga-tasak

Udalak, 2005eko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeak xedatutakoa betez:

1._2005eko ekitaldirako karga-tasak, portzentajeak eta indizeak ezarri dira. Hona hemen:

Hirilurreko kontribuzioaren tasa: % 0,22.

Landalurreko kontribuzioaren tasa: % 0,62.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren tasa: % 2,5.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren indizea: 1.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan agertzen diren taulei jarraituz, ehuneko 2,5 aplikatuko zaie denbora-tarte guztiei.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Jaitzen, 2005eko apirilaren 1ean._Alkatea, José Luis Anocibar Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L0505454