54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

733/2005 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko sistema informatikoetako ofizialen 18 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko sistema informatikoetako ofizialen 18 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da. Hona hemen oinarriak:

O I N A R R I A K

1._Oinarri orokorrak.

Deialdi honetako oinarriak eta ereduak www.navarra.es webgunean kontsultatu eta eskuratzen ahal dira.

Deialdi hau arautuko duten xedapenak honakoak dira: azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeari buruzkoa; urriaren 3ko 464/2001 Foru Agindua, Osasun kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta lanpostu batzuk betetzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak ezartzen dituena, eta gainerako arau osagarriak.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko sistema informatikoetako ofizialen 18 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzea. Hona hemen lanpostu horien destinoak:

_3 lanpostu huts Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzan, 67694, 68491 eta 68644 zenbakikoak.

_1 lanpostu huts Osasun Publikoaren Institutuan, 68645 zenbakikoa.

_2 lanpostu huts Nafarroako Ospitalean, 68770 eta 67448 zenbakikoak.

_1 lanpostu huts Zerbitzu Zentraletan, 65844 zenbakikoa.

_1 lanpostu huts Bideko Ama Birjina Ospitalean, 68162 zenbakikoa.

_1 lanpostu huts Ubarmin Klinikan, 68310 zenbakikoa.

_1 lanpostu huts Lizarrako Osasun Barrutian, 68609 zenbakikoa.

_2 lanpostu huts Tuterako Osasun Barrutian, 68763 eta 68764 zenbakikoak.

_6 lanpostu huts Oinarrizko Osasun Laguntzan, 68566, 68710, 68564, 67447, 68319 eta 68565 zenbakikoak.

1.2. Merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren deialdi honetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze lehiaketa eta Espainiako lekualdatze lehiaketa sartzen dira. Espainiakoa lehenbizikoa bukatutakoan eginen da.

Espainiako lekualdatze lehiaketan, Nafarroako Foru Komunitateko eremuan egiten den merezimendu lehiaketaren ondorioz sortu eta LEPen sartutako lanpostu hutsetatik % 10, zenbaki osoetan, eskainiko da. Bestalde, Foru Administrazioko eremuan egindako merezimendu lehiaketan sortzen den lanpostu kopurua hamarretik beherakoa bada, lanpostu huts horiek hurrengo deialdietarako gordeko dira eta hamar lanpostu huts baino gehiago metatzen direnean baizik ez dira eskainiko eremu nazionaleko lekualdatze lehiaketan (dagokion portzentajean). Lerroalde honetan zatikiei buruz ezarritakoaren ondorioetarako, 2 lanpostu huts daudela metaturik ematen da aditzera.

1.3. Deialdi honetako lanpostuei epaimahaiak lehiatzaileek lorturiko puntuazioaren araberako zerrenda organo dei-egileari igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehitzen ahalko zaizkie.

1.4. Lehiaketa honen barrenean lanpostu hauek sartuko dira: hasieran deialdian deitutako lanpostuak eta lehiaketan lanpostu berria eskuratzen duten langileek hutsik uzten dituztenak, betiere langile horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuetako edo haren erakunde autonomoetako plantillakoak badira. Kasua bada, aurreko idatz-zatian aipatzen diren lanpostuak ere betetzen ahalko dira, baina kasu horretan ezin izanen dituzte eskuratu Osasunaren Sistema Nazionalaren barreneko gainerako langile finkoek, non eta ez diren LEPen sartutako lanpostu hutsak.

Izangaiek lehiaketan beste lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak bete beharrekoak ez badira, dela "iraungitzeko" lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek betetzen ez dituztelako, ez dira eskainiko.

1.5. Lekualdatze lehiaketa honen xede diren lanpostuen ordez, barne mugikortasuneko prozeduraren bidez hutsik gelditzen direnak eta organo eskudunek eginiko aldaketen arabera bidezko direnak ateratzen ahalko dira, zerbitzuaren beharren arabera.

1.6. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa. Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko Nafarroako Foru Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan lanaldi partzialean diharduten kontratatu finkoei. Langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzen dutenean funtzionario izatera pasatuko dira. Funtzionarioen araubideko edo estatupeko langileek aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat merezimendu lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez eskuratzeko. Kasu horretan funtzionario edo estatutupeko langile gisa borondatezko eszedentzian egonen dira.

Osasun Sistema Nazionaletik lekualdatze lehiaketaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzen diren langileak funtzionario bihurtu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartzen ahalko dira. Aukera horretaz baliatzeko bi hilabeteko epea izanen dute, lanpostuaz jabetu eta biharamunetik hasita, abenduaren 29ko 717/2003 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako estatutupeko langileak eta lan-kontratatu finkoak Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartzeko prozedura arautu zen, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako neurriei buruzko otsailaren 14ko 4/2003 Foru Legeko 8. artikuluan xedatu bezala.

Nolanahi ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileendako indarra duten xedapenak aplikatuko zaizkie.

1.7. Deialdi honetan lanpostua eskuratzen duten langile funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratatu finkoek indarra duten xedapenen araberako lansariak jasoko dituzte.

1.8. Izendatutako izangaiek destinoko tokian bizi beharra dute eta, horretarako, udalerri horretan finkatu beharko dute bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.

1.9. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

2._Betebeharrak.

2.1. Merezimendu lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

2.1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako langileentzat, araubide juridikoa edota egoera administratiboa edozein dutela ere.

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langile funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finkoa izatea, C maila edo taldekoa.

b) "Administrazioko ofizialak" estamentuko eta "Informatika" espezialitateko lanpostu batean aritzeko izendatuak izatea (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide zehatza arautzen duenak, eranskinean agertzen duen estamentu eta espezialitateetako izendapenen sailkapen indarduna).

2.1.2. Osasun Sistema Nazionaleko gainerako langileentzat:

a) Osasun Sistema Nazionaleko plantillako langile finkoa izatea (Insalud-Zuzeneko Kudeaketa eta Lurraldeetako osasun zerbitzuak).

b) "Administrazioko ofizialak" estamentuko eta "Informatika" espezialitateko lanpostu batean aritzeko izendatua izatea (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide zehatza arautzen duenak, eranskinean agertzen duen estamentu eta espezialitateetako izendapenen sailkapen indarduna).

c) Deitutako lanpostuak bezalako batean jardunean egotea, edo Osasun Sistema Nazionalean lanpostua erreserbatzeko eskubidea izatea.

Jardunean ez beste egoera batean badago, jatorrizko administrazioak ziurtatu beharko du deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den azken egunean jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak betetzen dituela.

d) Abiapuntuko destinoan urte batez aritu izatea lanpostuaren jabe izanda, deialdi honetako eskaerak aurkezteko ezarritako epea bukatu baino lehen.

2.2. Izangaiek betebehar guztiak agirien bidez egiaztatu beharko dituzte eskabidea aurkezten den unean, eta horien jabe izan beharko dute prozedura osoan lanpostua esleitzen den arte.

2.3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako langileak, lanpostu-erreserbarik gabeko eszedentzia egoeran badaude, zerbitzu aktibora lekualdatze lehiaketa honetan parte hartuz itzul daitezke.

Halaber, beren estamentu eta espezialitateko lanpostu huts bati atxikiak behin-behinekoz itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze lehiaketa honetara, behin betiko esleipenaren ondorioetarako, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.

3._Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabideak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan aurkeztuko dira (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, P.K. 31008), edo helbide horretara bidaliko dira posta ziurtatuaren bidez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4. artikuluan ezarritakoarekin bat, edo bestela lege horretan aurreikusitako gainerako lekuetan aurkezten ahal dira.

Eskabidea aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak deialdi honetako ereduari lotuko zaizkio (I. eranskina). Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Deialdiaren 2.1.1. eta 2.1.2. puntuetan eskatzen diren betebeharren egiaztagiriak, jatorrizko agiriak izan edo notario batek edo Administrazioak konpultsatutako kopiak izan.

b) Izangaiek azaltzen dituzten merezimenduen frogagiriak (jatorrizkoak edo notarioak zein Administrazioak konpultsatutako kopiak), deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera.

Merezimenduak baremoen atalen arabera ordenaturik aurkeztu beharko dira.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4._Izangai onartu eta baztertuen zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, organo eskudunak lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta horien gainean ebazpena emanda dagoela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

Izangai bat ere baztertu ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

5._Epaimahaia.

5.1. Kide hauek osatuko dute lehiaketa honetako epaimahaia:

Mahaiburua: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Antolakuntzako Zuzendaritzako Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako zuzendariordea.

Ordezko mahaiburua: Oinarrizko Osasun Laguntzaren Zuzendaritzako Kudeaketa Klinikoaren eta Informazio Sistemen Zerbitzuko burua.

Mahaikidea: langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun arloko Informazio Zerbitzuko burua.

Ordezko mahaikide idazkaria: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Antolakuntzako Zuzendaritzako Kudeaketa Bulegoko burua.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen gorabeherak oro.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak ekartzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

5.5. Epaimahaiaren osaera izangai onartu eta baztertuen zerrendarekin batera emanen da aditzera.

5.6. Onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrendan izangai bakarra aurkeztu bada, deialdia egin duen organoak deialdi honetako 8. oinarria aplikatuko du. Beraz, ez da beharrezkoa izanen, ez epaimahaia eratzea, ez eta jardutea ere.

6._Merezimenduen kalifikazioa.

6.1. Epaimahaiak izangaiek aurkeztutako merezimenduak II. eranskineko baremoaren arabera baloratuko ditu. Merezimenduen balorazioa egiteko kontuan hartuko dira bakar-bakarrik iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den eguna artekoak, eta ez dira hartuko geroago lortutakoak.

6.2. Izangaiek merezimendu guztiak agirien bitartez alegatu eta egiaztatu beharko dituzte, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztearekin batera.

6.3. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostua "Administrazioko ofizialak" estamentuan eta "Informatika" espezialitatean sailkaturik dagoela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubideari buruzkoa, Eranskina). Balorazioa egitean, betetako lanpostua aipatu eranskinean dauden izenekin bat ez baldin badator, deialdian eskatutako titulazioaren, lanpostua eskuratzeko egindako azterketaren eta eginkizunen aldetik pareko direnei tratamendu bera emanen zaie.

Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileen arduradunak emandako ziurtagiriak aurkeztu behar dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri behar dira:

_Lantokia.

_Estamentua eta/edo espezialitatea.

_Zerbitzuen iraupena, behar bezala adierazita hasiera eta bukaera egunak eta guztira zenbat egun diren.

_Zerbitzuak lanaldi partzialean eman baldin badira, honako hau erantsi:

a) egunean, astean, hilabetean edo urtean egindako orduen kopurua eta emandako zerbitzuei dagokien urteko lanaldia.

b) edo, bestela, ohiko lanaldiaren aldean zein portzentaje osatzen duten.

6.4. Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik, eta ez du emanen merezimenduen atal bakoitzarendako adierazitako puntuazioa baino altuagorik.

6.5. Izangaiek aurkeztutako agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, espresuki eskatuz gero, izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bi hilabete igaro ondoko hiru hilabeteko epean, salbu eta izangairen batek erreklamazioa jartzen badu, hala izanez gero agiriak luzaroago gordetzen ahal baitira egiaztapenak eta frogak egiteko. Arestian aipatutako epean izangaiak agiriak berreskuratzen ez baditu, berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta haien gaineko eskubidea galduko du.

7._Lehiatzaileen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak lehiatzaile guztien kalifikazioa eginen du eta izangaien zerrenda argitaratuko du, erdietsitako puntuazio osoarekin, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Irunlarrea, 39). Bi zerrenda argitaratuko dira; merezimenduen lehiaketa honetan ezarri den eremu bakoitzerako bat (lurraldekoa eta nazionala).

Lehiaketa bukaturik, epaimahaiak lehiakideen zerrenda horiek igorriko dizkio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta hark deialdiaren hasieran zen lanpostu kopurua handitzeko ebazpena eman lezake, hori egitea egokia baldin balitz.

Puntuazioetan berdinketarik badago, Administrazio Publikoetan antzinatasun handiena egiaztatzen duen izangaiak izanen du lehentasuna. Hala ere berdinketak irauten badu, izangai zaharrena lehenetsiko da.

8._Lanpostu hutsak hautatzea.

Lehiatzaileek lehiaketan izandako puntuazioaren arabera hautatzen ahalko dituzte zentroa eta unitate organikoa. Horretarako, adieraziko zaien tokian, egunean eta orduan agertu beharko dute, nortasun agiri nazionala aldean dutela.

Ekitaldi horretan, lehenbizi Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barreneko lekualdatze lehiaketan parte hartzen dutenek aukeratuko dute, eta lehiaketa hori bukatutakoan, lehiaketa nazionalean parte hartzen dutenek.

Lehiaketa nazionalean parte hartzen dutenek honako agiri hauek eraman beharko dituzte lanpostuak aukeratzeko ekitaldira:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Jatorrizko administrazioak egindako ziurtagiria, dagokion administrazio egoera adierazteko.

c) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.

d) Zin egite edo promesa, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela dioena.

Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu epean hautua egiten ez duten lehiatzaileek lehiaketan erdietsitako lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

9._Lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

Organo eskudunak, behar den ebazpenaren bitartez, lehiaketan eskuratu dituzten lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, bai eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman dadila aginduko ere.

Lehiatzaileek, lanpostuak esleitzen dituen Ebazpenaren jakinarazpena jaso edo argitaratu eta hurrengo hamar egun naturaleko epean, euren lanpostuaz jabetu beharko dute, deialdi honen xedeko kategorian. Hala ere, izendatutako lehiatzaileak asko badira, edo administrazioaren eragingarritasun arrazoirik badago tartean, deialdia egin duen organoak lanpostuaz jabetzeko egun bat jar dezake.

Esleipenaren gainean eragina izan dezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada, eta horren ondorioz deialdia edo merezimendu lehiaketaren garapena edo ebazpena inpugnatzen bada, jabetza-hartzea ez da irmo bilakatuko, eta errekurtso horiek administrazio bidean edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioan izaten duten ebazpenaren baldintzapean geldituko dira.

10._Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri eta egintzen kontra bidezko da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57.1 eta 2. c) artikuluetan xedaturikoarekin bat.

Epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 3 artikuluarekin bat.

Iruñean, 2005eko apirilaren 13an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea. sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

ESKABIDEA

Eskabidea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan .................. izateko ...... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ........ Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ...(e)ko .....aren .....(e)an.

1) Norberaren datuak:

Deiturak eta izena NANa

Jaioteguna Jaioterria

Etxeko telefonoa Harremanetarako telefonoa

Helbidea Posta kodea

Herria Probintzia

2) Datu administratiboak:

a) Egoera administratiboa:

Zer lanpostutarako izendatu zuten:

(estamentua eta espezialitatea)

f Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langile finkoak

f Osasun Sistema Nazionaleko plantillako langile finkoak.

Egoera: f Jardunean.

f Zerbitzu bereziak.

f Beste bat (adierazi):

b) Gaur eguneko destinoa:

Noiz sartua: Departamentua: Zerbitzua:

Lantokia. Erakunde autonomoa:

A B C D E

(Jarri X bat behar den tokian)

3) Euskara:

f Jatorrizko agiriarekin edo notario zein administrazio bidez konpultsatutako kopiarekin egiaztatzen du euskaraz badakiela

f Onartzen du euskarazko probetara aurkeztea.

4) Sinatzen duenak adierazten du eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eskabideak aurkezteko epea betetzean, eta eskatzen diren baldintzen egiaztagiriak aurkezten dituela, eskabide honekin batera.

5) Eskabide honi erantsi zaizkion orrien kopurua; orriak, deialdian eskatzen diren agiriei dagozkienak, (jarri zenbakiak erantsi diren agiriei) ........... [ ].

Iruñean, ....(e)ko .................aren ..........(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

1. atala. Emandako zerbitzuak. Ondokoak baloratuko dira:

1. Deialdiko lanpostuen estamentu eta espezialitatean emandako zerbitzuak, edozein Administrazio Publikorenak edo haien erakunde autonomoenak diren zentroetan: 1,8 puntu urte bakoitzeko.

2. Beste estamentu eta espezialitate batzuetan administrazio publikoren batean edo haietako baten menpeko erakunde autonomoren batean egindako zerbitzuak: 0,50 puntu urte bakoitzeko.

Azpiatal hauetako bakoitzaren puntuazioa proportzionalki kalkulatuko da urtebetetik beherako kasuetan.

Atal honetako puntuazioa 75 puntu artekoa izanen da.

Bateraezinak dira aurreko azpiatalengatik emandako puntuazioak, denboraldi berekoak direnean; halakoetan, handiena bakarrik emanen da. Halaber, deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuengatik ere ez da punturik jasoko.

Lanpostu baten izena aldatu bada maila edo talde berean baina eginkizunak bere hartan utzita, zerbitzuak zenbatuko dira lehiatzaileak abiapuntuko lanpostuan lan horiek egiten dituela frogatzen denetik.

Baremo honetan aipatutako zerbitzuak urriaren 3ko 464/2001 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako arauei segituz zenbatuko dira.

2. atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:

Atal honetan aipatu merezimenduak lehian dagoen lanpostuarekin zerikusia baldin badute baloratuko dira eta betiere titulazioa edo prestakuntza ekintzak, lanak edo argitalpenak deialdia argitaratu baino lehenago lortu edo egin baldin badira.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitate zentroek antolatu edo ziurtatutako prestakuntzako ekintzetan irakasle jarduteagatik: 0,1 puntu kreditu akademiko bakoitzeko edo haren baliokide den ordu kopuruko (10 ordu); kopurua txikiagoa bada, proportzioa kalkulatuko da. Aurkezten den ziurtagirian eskola-ordu kopurua adierazten ez bada, kreditu batekoak balira bezala puntuatuko dira, eta ikasturte osokoak izan direla adierazten bada, 12 kreditukoak balira bezala. Gehienez ere 15 puntu emanen dira.

Orobat, erakunde antolatzaileari buruz ezarritako betekizuna ez bete arren, prestakuntza-ekintzak Administrazioak agindu edo homologatu baditu, baloratu eginen dira, bai eta sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako akordioen ondorioz antolatuak ere.

Deialdiko lanpostuan aritzeko gaitasunik ematen ez duten titulu ofizialak ez dira prestakuntzako merezimendutzat hartuko.

2. Biltzar edo jardunaldietan aurkezturiko ponentzia edo komunikazioak: nazioartekoak badira, 0,4 puntu; nazionalak badira, 0,2 puntu; eta eskualde edo tokikoak, 0,1 puntu. Gehienez ere 2 puntu emanen dira.

3. Administrazio edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten lan zientifiko edo ikerlanak: 0,75 puntu, nazioartekoa bada; 0,5 puntu, nazionala bada; eta 0,2 puntu, autonomia erkidegokoa bada; gehienez ere 2 puntu.

4. Aldizkari espezializatuetan argitaraturiko lanak: 0,4na puntu lehen hiru sinatzaileei, gainerakoei 0,10na puntu; 2 puntu gehienez.

5. Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: 0,2 puntu kreditu akademiko bakoitzeko edo haren baliokide den ordu kopuru bakoitzeko (10 ordu), edo kasuan kasuko zati proportzionala, ordu kopurua txikiagoa bada; puntu 1 gehienez. Iraupenik adierazten ez duten ziurtagiriak bi ordukotzat hartuko dira.

6. Europar Batasunean erabilera ofizialeko hizkuntzak diren aldetik, frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki frogatuz gero: 4,85 puntu hizkuntza bakoitzeko. Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiririk edo ofizialki baliokidetzat jotako titulaziorik ez izatera, Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditutako maila bakoitzari ezarri den gehieneko puntuazioaren bostetik bat emanen zaio.

3. atala. Euskaraz jakitearen balorazioa:

1. Eremu euskalduneko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatu gisa baloratu behar denean, euskaraz jakiteagatik eman daitekeen gehieneko puntuazioa ezin da frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik eman daitekeen gehieneko puntuazioa baino % 10 handiagoa izan.

2. Eremu mistoko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratu behar denean, euskaraz jakiteagatik eman daitekeen gehieneko puntuazioa ezin da frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik eman daitekeen gehieneko puntuazioa baino % 5 handiagoa izan.

3. Bi kasu horietan, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekoa den besteren bat ez badu, gehienez lor daitekeen puntuazioaren bostena emanen da Hizkuntza Eskola Ofizial batean gaindituriko maila bakoitzeko eta, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan, gehieneko puntuazioaren hamabirena, gainditutako urrats bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: F0510998