54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BAZTAN

Hasiera batez onetsirik 2004tik luzatutako aurrekontuan egindako aldaketak

Baztango Udalak, 2005eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2004tik luzatutako aurrekontuan egindako aldaketak, goranzko egokitzapenei dagozkienak.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Baztanen, 2005eko martxoaren 1ean._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0505180