54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

PITILLAS

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat, D mailakoa, betetzeko, Pitillasko udaleko E mailako funtzionarioen artean hornitzeko, plantillako lanpostuen kopurua handitu gabe

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Pitillasko Udaleko D mailako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzea, Nafarroako Administrazio Publikoetako Funtzionarioen Estatutuko 15.6 artikuluaren babesean. Lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez beteko da, Pitillasko Udalaren E mailako funtzionarioen artean.

1.2. Deialdi honetan izendatuko den izangaiak, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aitzina, zerbitzu anitzetako D mailako enplegatua izanen da, eta anarteraino zuen lanpostua besterik gabe amortizatuko da.

1.3. Lanpostuaren lansariak D mailari dagozkionak izanen dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuari buruzko 251/1993 Dekretuari jarraikiz.

1.4. Hautapen probak gainditu ondotik deialdi honetako lanpostua betetzeko izendatzen den izangaia Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da; alta emanen zaio araubide horretan eta hark aurreikusten duen babesa izanen du.

1.5. Lanaldia araudi aplikagarrian ezarritakoa izanen da, baita opor egun eta jaiegunen zehaztapena, bidai-sariei dagokiena eta gainerako eskubideak ere. Halarik ere, lanaldia noiznahi alda dezakete administrazio organo eskudunek, betiere zerbitzuaren beharren arabera.

2._Eginkizunak.

Izendatzen den izangaiak ondoko eginkizunak izanen ditu:

_Zerbitzu anitzak, eta oro har,

_Bere mailaren eta kategoriaren barrenean nahiz baxuagokoen barrenean bere esku uzten zaizkion guztiak.

3._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Izangaiek ondoren azaltzen diren baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Pitillasko Udalaren E mailako funtzionario izatea, eta maila horretan hiru urteko antzinatasuna izatea.

b) Gutienez ondoko ikasketetan tituluak edukitzea: Eskola Graduatukoa, Lehen Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliodikea den titulua, edo hauen ordez, Nafarroako Administrazio Publikoetan zortzi urteko antzinatasuna, onartua, egiaztatzea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

3.2. Aipatu baldintzak deialdi honetako bederatzigarren oinarrian azaldutako epean eta moduan egiaztatu beharko dituzte izangai hautatuek. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen direla ulertuko da eta oposizio garaitik izendapenera arte bete beharko dira.

4._Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartu nahi dutenek eskabideak aurkeztu beharko dituzte Pitillasko Udalaren erregistro orokorrean, atxikirik doan ereduari jarraikiz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean, edo, bertzenaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkidegoari buruzko Legean ezarritako edozein bideren bitartez.

4.2. Eskabide horrekin batera, izangaiek lehiaketaldian baloratuko diren merezimenduen ziurtagiriak, deialdiko zazpigarren oinarrian ezarritakoak, aurkeztu beharko dituzte. Agiriak jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutako kopiak izanen dira, bestela aurkeztu gabetzat joko dira.

5._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondoren, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Behin-behineko zerrendan izangai bazterturik ez bada, behin betiko zerrendaren onespena ere eman daiteke ekitaldi berean.

6._Epaimahaia.

6.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Pitillasko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Dolores Pascual Vicente andrea, Pitillasko Udaleko zinegotzia.

Mahaikidea: María Cruz Bravo Erdociáin andrea, Pitillasko Udaleko administrari-ofiziala.

Mahaikidea: Jesús María Sos Arizu jauna, Pitillasko Udaleko hirigintza arloko aholkularia.

Mahaikidea: José Luis Unzué Ruiz jauna, Erriberriko Udaleko idazkaria.

Mahaikide-idazkaria: Javier López Monreal jauna, Pitillasko Udaleko idazkaria.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

6.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

7._Lehiaketaldia.

7.1. Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen eta gehienez ere 30 puntu eskuratzen ahalko dira.

7.2. 4.2. oinarriaren arabera alegatu eta frogaturiko merezimenduak ondoko baremoari jarraikiz baloratuko dira:

Nafarroako administrazio publikoetan zerbitzu anitzetako enplegatu lanetan egindako zerbitzuengatik: 3 puntu urte bakoitzeko, gehienez ere 30 puntu.

7.3. Lehiaketaldia amaiturik, izangai bakoitzaren puntuazioa Pitillasko Udaleko iragarkien oholean paratuko da jendaurrean. Oposizio-lehiaketako guztirako puntuazioa, lehiaketaldian lortutako puntuazioaren eta oposizioaldian lortutakoaren batura izanen da.

8._Oposizioaldia.

8.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean adieraziko da probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren.

8.2. Oposizioaldian ondoko ariketa hauek egin beharko dira:

a) Diktaketa egitea, 200en bat hitzekoa.

Probaren balioa: 30 puntu.

Ortografiako hutsek puntu bat kentzea ekarriko dute.

Azentuen hutsengatik, aldiz, 0,20 puntu kenduko dira.

b) Oinarrizko mailako bost problema ebaztea. Proba hau egiteko ezin izanen da kalkulagailurik erabili.

Probaren balioa: 30 puntu, 6 problema bakoitzeko.

Gainditzeko beharrezkoa izanen da 30 puntu lortzea, guttienez, bi ariketen artean.

c) Buruz buruko elkarrizketa: aurreko proba gainditzen duten izangaiek buruz buruko elkarrizketa izanen dute epaimahaiarekin, lanaren ezaugarriei buruz. Proba honetan, gehienez ere 10 puntu lortu ahalko dira eta ez da baztergarria izanen.

8.3. Oposizioan gehienez ere 70 puntu lortzen ahal dira.

8.4. Oposizioaldia bukatutakoan, gainditu duten izangaien zerrenda emango da aditzera, lortutako puntuazioarekin batera, Pitillasko Udaleko iragarki oholean.

8.5. Ez da nahitaezkoa izanen proben egunak, orduak eta tokia argitaratzea; hala ere, Pitillasko Udaleko iragarki oholean aditzera eman beharko dira gutienez berrogeita zortzi ordu lehenago edo hogeita lau ordu lehenago, hasierako proba baten jarraipena baldin bada.

8.6. Izangai guztiek Nortasun Agiri Nazionala edo legez baliokidea den agiria aldean dutela agertu beharko dute probetara. Probetan iruzurra egiten bada, edozein delarik ere, izangaia segituan baztertuko da, etor daitezkeen jarduketa penalak ukatu gabe.

9._Probak gainditu dituztenen zerrenda, epaimahaiaren proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Azken ariketaren emaitza emandakoan, epaimahaiak jendaurrera aterako du Pitillasko Udalaren iragarki oholean eta azkeneko ariketa egin den tokian, hori Udaletxea ez bada, probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, izangaiek lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak batuz, eta puntuaziorik handiena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena eginen du. Aipatu proposamena Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

9.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaletan, proposatutako izangaiak baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Udalaren erregistro orokorrean. Horiek lehenagotik aurkeztuak badira, idazkariak jakinaraziko du, eginbidez.

Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbertzeko kasuak izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez badira ezin izanen da izendatu eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere bere eskabidearen faltsukeriagatik legokiokeen erantzun beharra ukatu gabe.

Aurreko lerroaldean aurreikusitakoa gertatuz gero, 9.1 atalean aipatzen den izangai onartuen zerrendako hurrengo izangaiak beteko du hutsunea, eta horrekin ere aurreko ataletan zehaztu den era berean jokatuko da.

10._Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Pitillasko Udalak aurreko atalean xedatutakoa bete duen izangaia izendatuko du. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.2. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapenaren jakinarazpenetik hasita. Aipatu epean jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, deialdiko 9.2 atalean ezarritakoari lotuko zaio.

11._Errekurtsoak.

Epaimahaiaren egintzen aurka errekurtso arrunta paratzen ahalko da, hilabeteko epean eta alkateari zuzendua. Aldiz, alkatearen ebazpenaren, deialdi honen, bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, ondoko errekurtsoetariko bat paratzen ahalko da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, errekurritutako erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Pitillasen, 2005eko martxoaren 9an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

ESKABIDE EREDUA

Izena: ....................., adinez nagusi, NAN zenbakia: ........, jaioteguna: ............., jaioterria: .......... (........), helbidea (herria, kalea, zenbakia, solairua): ......................................., posta kodea: ..............., telefonoa: ...............

Zure aitzinean agertu eta azaltzen dut:

Pitillasko Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatua izateko lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdi murriztuaren probetara onartua izatea eskatzen dudala.

Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa badudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela bereizia izan ezein Administrazio Publikoren zerbitzutik eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Horrenbestez,

Eskabide hau onar dezazula eskatzen dizut eta, horren indarrez, Pitillasko Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdi murriztuaren probetara onar nazazula.

Pitillasen, .....(e)ko ................aren ..........(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

PITILLASKO UDALEKO ALKATEA.

Iragarkiaren kodea: L0504578