54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

Ezkondu gabeko bikote egonkorren Barañaingo Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Hasiera bateko onespena

Barañaingo Udalak, 2005eko martxoaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen, legeak eskatzen duen quoruma zuela, hasiera batean onestea Ezkondu gabeko bikote egonkorren Barañaingo Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatu orok bidezko juzgatzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraituz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da eta ofizialki argitaratuko haren testu osoa, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.

Aditzera ematen da, aipatu aginduari jarraituz eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Barañainen, 2005eko abenduaren 31n._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0505449