54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TULEBRAS

Tulebrasko Udal Planeko aldaketa, Fila de la Noguerilla alderdiko lurzoru urbanizaezinean etxebizitzetarako lurzoru urbanizagarriko sektore berri bat garatzeko, Ignacio Ayensa eta Merche Ullate jaun-andreek sustaturik. Hasierako onespena eta jendaurreko aldia

Tulebrasko Udalak, 2005eko martxoaren 22ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du, erregelamenduzko quorumarekin, Tulebrasko Udal Planean aldaketa bat egiteko proiektua, Fila de la Noguerilla alderdiko lurzoru urbanizaezinean etxebizitzetarako lurzoru urbanizagarriko sektore berri bat garatzeko, Ignacio Ayensa eta Merche Ullate jaun-andreek sustaturik.

Delako espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesa dutenek udal idazkaritzan azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Tulebrasen, 2005eko martxoaren 29an._Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.

Iragarkiaren kodea: L0505430