54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LERIN

2005erako ordainarazpenak, zergapekoak nahiz zergaz kanpokoak eta zerga-tasak. Behin betiko onespena

Leringo Udalak, 2004ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2005. urterako zenbait ordenantzetako tarifen eranskinak, ordainarazpenak eta zerga-tasak aldatzea. Iragarkia 2005eko 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 13an.

Jendaurreko epea amaitu baita, inork erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe, aldaketa horiek behin betikoz onetsirik gelditu dira, eta orain osorik ematen dira argitara, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 262.2 artikulua aplikatuz; hona hemen haien testua:

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Nafarroako Gobernuak 2005erako onetsitako tarifak.

Eraikuntza eta obren gaineko zerga (E.I.O.Z.): karga-tasa, ehuneko 3.

1._Agiriak eta udal espedienteak luzatu eta izapidatzea.

Fotokopiak: katastrokoak (planoak eta jakinarazpen orriak) eta udal idazkaritzan diren bestelako agirienak: 0,60 euro unitatea.

Udal idazkaritzan aurkezten diren agirienak: 0,60 euro unitatea.

Jarduera sailkatuen eta bestelakoen espedienteak izapidatzea: profesionalen lansariak ordaintzea, iragakien gastuak eta kasu bakoitzean sor daitezkeen bestelako gastuak.

Jarduera sailkatu, industri, lokal eta abarrak irekitzeko lizentzien izapidaketa: profesionalen lansariak ordaintzea, iragakien gastuak eta kasu bakoitzean sor daitezkeen bestelako gastuak.

Egiaztagiriak: 2,00 euro unitatea.

Agirien kopultsa: 0,60 euro unitatea.

2._Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak.

Iberdrola eta Telefónica: hitzarmenaren arabera.

Aldamioak, metro karratu bakoitzeko:

Egunean: 0,36 euro. Hilabetea: 10,10 euro. Urtea: 120,20 euro.

Mahaiak, aulkiak eta abar, metro karratu bakoitzeko:

Hilabetean: 3,00 euro. Urtea: 30 euro.

Beste aprobetxamendu batzuk, metro karratu bakoitzeko:

Egunean: 0,36 euro. Hilabetea: 10,10 euro. Urtea: 120,20 euro.

3._Kirol instalazioak: kiroldegiko pabilioia, igerilekuak eta frontoia. Baterako abonuak eta sarrerak, hiru instalazioendako balio dutenak. Ez dago banakako abonurik instalazio horietako bakoitzarendako, soilik egun bakarreko sarrerarako.

7 urtetik behera, salbuetsiak - - -

7-15 urte bitarte 1,00 11,00 20,00

16-64 urte bitarte 3,00 18,00 33,00

65 urtetik gora 1,50 9,00 17,00

Senar-emazteak 5,00 24,00 46,00

Hobariak:

Tarifako prezioaren % 50eko hobaria izanen dute honako hauek:

Familia ugariko kide diren pertsonak. Halakotzat hartzen dira aitak, amak edo biek batera hiru seme-alaba konputagarrirekin osatutako familiak.

Salbuespenak:

Kirol instalazio guztiak erabiltzeko ezarri dira: Leringo Udalak antolatutako lehiaketa edo eskolak daudenean eta, gainera, alkateak edo kiroletako zinegotzi delegatuak beste kasu batzuetarako onesten dituenean.

Kirol instalazio guztietan kuotak ordaintzetik salbu egonen dira % 50eko edo hortik gorako ezgaitasuna duten pertsona minusbaliatuak, betiere agiri bidez frogatuta.

7 urtetik behera, salbuetsiak

7-15 urte bitarte 2,00 17,00 24,00

16-64 urte bitarte 4,00 22,00 40,00

65 urtetik gora 2,00 11,00 20,00

Senar-emazteak 7,00 27,00 52,00

Hobariak:

Tarifako prezioaren % 50eko hobaria izanen dute honako hauek:

Familia ugariko kide diren pertsonak. Halakotzat hartzen dira aitak, amak edo biek batera hiru seme-alaba konputagarrirekin osatutako familiak.

Salbuespenak:

Kirol instalazio guztiak erabiltzeko ezarri dira: Leringo Udalak antolatutako lehiaketa edo eskolak daudenean eta, gainera, alkateak edo kiroletako zinegotzi delegatuak beste kasu batzuetarako onesten dituenean.

Kirol instalazio guztietan kuotak ordaintzetik salbu egonen dira % 50eko edo hortik gorako ezgaitasuna duten pertsona minusbaliatuak, betiere agiri bidez frogatuta.

Futbol zelaiaren erabilera: Leringo Kirol Elkartea salbuetsia egonen da bere ekipoetako kategoria guztietan.

4._Hilerria.

Nitxoen alogera, bakoitzagatik:

a) 99 urterako: 700 euro.

b) 19 urterako: lehen 10 urtetan, 200 euro.

Luzapenak: lehenengoa, 5 urtekoa, bigarrena 4 urtekoa, bakoitzagatik 85,00 euro.

Partikularrek eraikitako panteoiak, enkarnarioak izenarekin ere ezagutuak; ez dira eraikuntza berriak baimenduko. Jadanik eraikita daudenentzat, nitxo bakoitzeko ordaindu beharko Udalak erakitakoei ezarritako tarifaren % 20. Titularrek adierazi beharko dute zenbat denborarako alokatu nahi duten.

Gainerako % 80, eraikuntzaren balioa dela ulertu behar da.

Lurreko hilobiak: 70,00 euro bakoitza.

5._Hilerriko zerbitzuak.

Cementerios de Navarra, S.L.k egiten ditu, Leringo udal hilerriko zerbitzuen adjudikazio-hartzailea baita.

6._Bandoak.

Megafonia ekipoarekin egindakoa: bakoitzagatik 4,00 euro.

7._Herrilurren aprobetxamendua eta erabilera.

Herritarrendako lurzatien lote bakoitza, lehorreko lurrak:

a) Zereala: 117,00 euro.

b) Zereala eta esparragoa: 147,00 euro.

c) Mahastia eta zereala: 171,00 euro.

d) Mahastia eta esparragoa: 200,00 euro.

e) Mahastia: 217,00 euro.

f) Esparragoa (lurzati bakarra): 88,00 euro.

g) Esparragoa (bi lurzati): 177,00 euro.

Larrainak, bakoitzagatik: 7,00 euro.

Ureztalurrak, erregu bakoitzeko: 17,70 euro.

Kontzesioa onartu gabe laboratzen diren lur mota guztiak, erregu bakoitzeko: 45,00 euro.

Legarrak ateratzea, metro kubiko bakoitzeko: 2,00 euro.

8._Makinen alokera.

Konpresorea, orduko: 20,00 euro.

Are-makina, eguneko: 25,00 euro.

Dunperra, orduko: 32,00 euro.

Eskorga jasotzailea, orduko: 38,00 euro.

Ureztatzeko hodia, eguneko (5 metroko hodi bakoitza): 0,35 euro.

9._Udalak partikularren kargura egindako lanak eta obrak, eta materialen salmenta.

Kostuaren prezioa % 25 goratua, gastu orokorrengatik.

10._Udal erakinen erabilera.

Ezkontzak, Herriko Etxeko aretoan: 100,00 euro (% 50, aretoa erabiltzeagatik eta gainerako % 50, espedientea izapidatzeko eta langileen gastuetarako).

Blanca de Navarra aretoa:

Ezkontzak, jaunartzeak eta abar: 100,00 euro

Bestelako ospakizunak: 64,00 euro.

Bi kasu horietan, gainera, lokala garbitu beharko dute.

11._Azoka ttikia.

8 metro bitarteko luzera duten postuak, eguneko: 4,00 euro.

8 metrotik gorako postuak, eguneko: 5,00 euro.

12._Baskula publikoa.

Pisatze aldi bakoitzeko, 5.000 kg arte: 0,80 euro.

10.001 kg -15.000 kg bitarte: 1,00 euro.

15.001 kg -25.000 kg bitarte: 1,20 euro.

25.001 kg -40.000 kg bitarte: 1,80 euro.

Gainerako tasak. 2004an indarrean zirenak.

13._Gainerako ordainarazpenak bakoitza bere espedientean agertzen dira.

Udaleko osoko bilkurak edo alkateak ematen dituzten ebazpenetan eta errentamendu, kontzesio eta abarren espedienteetan onartzen diren prezioak, bai eta Nafarroako Gobernuak ezarri eta aplikatzekoak diren tarifetan ezarritakoak ere.

Lerinen, 2005eko martxoaren 18an._Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: l0505249