54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A R T A X O A

Artaxoako Udal Planean, herrigunearen ingurua handitzean eragiten duen egiturazko aldaketa puntual baten espedientea. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2005eko martxoaren 23an egin osoko bilkuran, bertaratutako guztiak ados egonik hasiera batean onetsi zuen Artaxoako Udal Planeko herrigunearen ingurua handitzean eragiten duen egiturazko aldaketa puntualaren espedientea. Artaxoako Udala da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.2, 70 eta 71. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Artaxoan, 2005eko martxoaren 29an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0505274