54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

242/2005 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Eraikin eta lokalen garbiketa" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren interpretazioari buruzko akordioaren testua erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 7/2003).

Ikusirik Nafarroako "Eraikin eta lokalen garbiketa" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren interpretazioari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 71/2003).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2005eko martxoaren 10ean sartu dira Nafarroako "Eraikin eta lokalen garbiketa" sektorerako lan hitzarmenaren interpretazioari buruzko akordioak, batzorde paritarioak 2005eko martxoaren 8an izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 71/2003), hitzarmeneko 22. eta 24. artikuluei buruzkoa.

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Horrenbestez, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen eta otsailaren 24ko 49/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Eraikin eta lokalen garbiketa" sektorerako (kodea: 3104605) hitzarmen kolektiboaren interpretazioari buruz batzorde paritarioak 2005eko martxoaren 8an hartutako akordioak erregistratzea, departamentu honetan dagokien erregistroan, non gorderik gelditzen baitira haien testua eta dokumentazioa. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2005eko martxoaren 17an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "ERAIKIN ETA LOKALEN GARBIKETA" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN INTERPRETAZIOARI BURUZKO AKORDIOA

NAFARROAKO "ERAIKIN ETA LOKALEN GARBIKETA" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN BATZORDE PARITARIOAREN AKTA

Iruñean, 2005eko martxoaren 8an, Nafarroako "Eraikin eta lokalen garbiketa" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioa bildu zen, ondoko ordezkariek osatua:

Nafarroako "Eraikin eta lokalen garbiketa" sektoreko enpresaburuen elkartearen izenean: Carlos Esquisábel Esteban jauna.

Garbiketako enpresen lanbide elkartearen izenean: María Luisa García Arias andrea eta David Bueno Martínez jauna.

Nafarroako Zerbitzu enpresen elkartearen ordezkari gisa: María López Soto andrea eta Itziar Alemán de Carlos andrea.

Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuaren ordezkari gisa: Luis Hernández Inac jauna.

Comisiones Obreras (CC.OO.) sindikatuaren ordezkari gisa: Juan Antonio Vidal Canabal jauna.

Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuaren ordezkari gisa: Javier Liaño de Sola jauna.

Eusko Langileen Alkartasuna (ELA) sindikatuaren ordezkari gisa: Juan José Celaya Elizalde jauna.

Ezker Sindikalaren Konbergentzia (ESK) sindikatuaren ordezkari gisa: Pedro María Lasa Iriberri jauna.

Ekitaldiari hasiera eman zitzaion 2003ko eta 2004ko hitzarmen kolektiboko 24. artikulua interpretatzeko, halaxe eskatu baitzuen José Luis García Hernández jaunak. Batzordeko kideek, aho batez, hitzarmenaren testuari eta izenpetu zutenen gogoari jarraikiz, honela interpretatu zituzten agertutako auziak:

1. Hitzarmen kolektiboko 24. artikuluan ezarritako subrogaziorako baldintza izanen da garbiketako kontratuan titularra aldatzea, bai eta artikulu horretako 1., 2., 3. eta 4. lerroaldean aipatutako kasuren bat gertatzea ere.

2. Subrogazioa bidezkoa da nahiz eta ordura arteko enpresak artikulu horretako a), b), c) eta d) ataletako eginkizunak ez bete.

3. Erantzukizun horiek ez betetzeak enpresa berriari kalte ekonomikoak ekartzen badizkio, lehengo enpresa izanen da horien erantzule zibila.

Aztertzeko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta honako akta hau sinatu da goian aipatu tokian eta egunean._Nafarroako Eraikin eta lokalen garbiketa sektoreko enpresaburuen elkartea, sinadura ulertezina._Garbiketako enpresen lanbide elkartea, sinadura ulertezinak._Nafarroako Zerbitzu enpresen elkartea, sinadura ulertezinak._UGT, sinadura ulertezina._CC.OO., sinadura ulertezina._LAB, sinadura ulertezina._ELA, sinadura ulertezina._ESK, sinadura ulertezina.

NAFARROAKO "ERAIKIN ETA LOKALEN GARBIKETA" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN BATZORDE PARITARIOAREN AKTA

Iruñean, 2005eko martxoaren 8an, Nafarroako "Eraikin eta lokalen garbiketa" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioa bildu zen, ondoko ordezkariek osatua:

Nafarroako "Eraikin eta lokalen garbiketa" sektoreko enpresarioen elkartearen izenean: Carlos Esquisábel Esteban jauna.

Garbiketako enpresen lanbide elkartearen izenean: María Luisa García Arias andrea eta David Bueno Martínez jauna.

Nafarroako Zerbitzu enpresen elkartearen ordezkari gisa: María López Soto andrea eta Itziar Alemán de Carlos andrea.

Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuaren ordezkari gisa: Luis Hernández Inac jauna.

Comisiones Obreras (CC.OO.) sindikatuaren ordezkari gisa: Juan Antonio Vidal Canabal jauna.

Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuaren ordezkari gisa: Javier Liaño de Sola jauna.

Eusko Langileen Alkartasuna (ELA) sindikatuaren ordezkari gisa: Juan José Celaya Elizalde jauna.

Ezker Sindikalaren Konbergentzia (ESK) sindikatuaren ordezkari gisa: Pedro María Lasa Iriberri jauna.

Ekitaldiari hasiera eman zitzaion 2003ko eta 2004ko hitzarmen kolektiboa interpretatzeko, halaxe eskatu baitzuen Javier Liaño de Sola jaunak. Batzordeko kideek, aho batez, hitzarmenaren testuari eta izenpetu zutenen gogoari jarraikiz, honela interpretatu zituzten agertutako auziak:

1. 22. artikuluak eszedentziak lehenagotik eskatu behar direla agintzen duen arren, hitzarmen kolektiboan ez da halako eperik ezarri.

2. Ez da eperik ezarri eszendentziak bukatutakoan lanean hasteko eskatzeko ere.

Aztertzeko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta honako akta hau sinatu da goian aipatu toki eta egunean._Nafarroako Eraikin eta lokalen garbiketa sektoreko enpresaburuen elkartea, sinadura ulertezina._Garbiketako enpresen lanbide elkartea, sinadura ulertezinak._Nafarroako Zerbitzu enpresen elkartea, sinadura ulertezinak._UGT, sinadura ulertezina._CC.OO., sinadura ulertezina._LAB, sinadura ulertezina._ELA, sinadura ulertezina._ESK, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: F0504924