54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

D E I E R R I

Interesatuak agertzeko deia, 33/2005 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegian instruitzen ari baitira, Canteras y Hormigones VRESAk aurkezturik

Interesatuek pertsona multzo zehaztugabea osatzen ahal dutela kontuan izanik, Deierriko Udaleko alkatetzak 2005eko apirilaren 7an eman ebazpen hau argitaratzen da, 30/92 Legeko 59.6.a) artikuluan xedatuarekin bat.

"Deierriko Udaleko alkate udalburuaren ebazpena, 33/2005 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan _Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegian instruitzen ari baitira_ interesatuei agertzeko deia egiteari buruzkoa.

Martxoaren 29an, Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegiaren probidentzia sartu zen Udal honetan; haren bidez aditzera ematen da Canteras y Hormigones VRESA enpresak 33/2005 administrazioarekiko auzi-errekurtso arrunta aurkeztu duela Deierriko alkateak abenduaren 14an eman 1/2004 ebazpenaren aurka, ebazpen horren bidez lizentzia ukatu baitzitzaion kareharria ateratzeko harrobia handitzeko jarduerari.

Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen Legeko 21.1.k artikuluak eman didan eskumena erabiliz,

Ebatzi dut:

Lehena._Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegira igortzea 33/2005 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea, prozedura arruntekoa, Canteras y Hormigones VRESA enpresak aurkeztu duena alkateak abenduaren 14an eman 1/2004 ebazpenaren aurka.

Bigarrena._Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea, eta dei egitea inpugnatutako ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei/dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei, autoetan ager daitezen, aipatutako Salan, argitaratu ondoko 9 eguneko epean.

Hirugarrena._Elena Burguete Mirari ematea _Iruñeko prokuradoreen elkargoko prokuradorea baita_ Udalaren ordezkaritza, prozesu honetan.

Laugarrena._Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legeko 38.1 artikuluan xedatuarekin bat, ez dugu ezagutzen administrazioarekiko beste auzi-errekurtsorik, metatu litekeen besterik.

Orok jakin dezan ematen da argitara, interesatu guztiei dei egiteko, bederatzi egun balioduneko epean _hau argitaratu eta biharamunetik aitzina_ Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegian ager daitezen, 33/2005 zenbakiko errekurtso arruntaren barruan.

Aritzalan, 2003ko azaroaren 5ean._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0511099