54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARGUEDAS

Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa

Udal honek, 2005eko martxoaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen determinazio egituratzaileetako eta antolamendu xehekatuko determinazioetako aldaketa; herriko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako S.15 sektoreko plan partzialari dagokio; aldaketa Arguedasko Udalak sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Arguedasen, 2005eko martxoaren 30ean._Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0510004