54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

T U T E R A

I R A G A R K I A

Tuterako Udalak, 2005eko martxoaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen desafektatzea 66.534,13 m²-ko lurra, 10. poligonoko 113, 115 eta 116. lurzatiei dagokiena, "Valdetellas 1" bazkalekuan, haren erabilpena lagatzeko Tuterako "Montes de Cierzo" ehiztari eta arrantzaleen elkarteari, tiro eremu bat paratzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluak xedatzen duenez, espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Agiriak Tuterako Udaleko Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorrean (Nekazaritza) aztertu ahalko dira jendaurreko aldian.

Tuteran, 2005eko apirilaren 5ean._Zinegotzi delegatua, Maribel Echave Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0510476