54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 18ko 945/2005 Ebazpenaren bitartez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko 12 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzekoa.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 18ko 945/2005 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan arkitekto tekniko izateko 12 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Lehiaketa hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hura garatu eta betearazteko asmoz azaroaren 6ko 215/285 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko lanpostuak betetzeko Erregelamenduak (martxoaren 14ko 59/2005 Foru Dekretuak aldatua), Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 12an merezimenduen baremoei buruz emaniko 130/1998 Foru Aginduak, aplikatu beharreko gainerako arauek eta deialdiaren ondoko arau hauek.

1._Xedea.

Aditzera ematen da deialdia egin dela arkitekto tekniko izateko 12 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Hona hemen lanpostuak:

_5 lanpostu Nafarroako Zerga Ogasunean, Iruñean aritzeko. Plantilla zenbakiak: 4858, 6833, 7034, 7042 eta 7480.

_1 Toki Administrazioko Departamentuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Plantilla zenbakia: 6943.

_1 Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko Gizarte Ongizateko Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Plantilla zenbakia: 2780.

_1 Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan, Iruñean aritzeko. Plantilla zenbakia: 4962.

_1 Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismorako eta Kulturaren Sustapenerako Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Plantilla zenbakia: 7552.

_1 Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Plantilla zenbakia: 32862.

_2 Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Plantilla zenbakiak: 33198 eta 37404.

10. arauan aipatzen den lanpostu hutsak hautatzeko egintzan, lanpostu horien ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira, hain zuzen ere, organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sarturiko aldaketen ondorioz hutsik gelditzen direnak.

2._Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

2.1. Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituz.

2.2. Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoak, bai eta lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.

2.3. Aurrekoa gorabehera, lekualdatze lehiaketetan ez dira eskainiko izangaiek lehiaketan lanpostua lortu ondoren haiek utzitako lanpostu hutsak, "iraungitzeko" lanpostuak direlakoz bete beharrekoak ez baldin badira.

2.4. Lehiatzaileren batek lehiaketa honetan lanpostua erdietsi eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, izendapenean izen berria hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta berriz lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

3._Betebeharrak.

3.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko beharkizunak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta, lanpostu hutsak aukeratu eta esleitutako lanpostuaz jabetu bitartean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) B maila edo taldekoa izatea.

c) Arkitekto teknikoaren lanpostu baterako izendatua izatea.

d) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

3.2. Zerbitzu, atal, bulego edo unitate parekaturen bateko burutzaren bat betetzen ari diren funtzionarioek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiko baldintzak betetzen badituzte. Lekualdatze lehiaketaz edo kategoriaz igotzeko lehiaketaz esleituriko lanpostu batez jabetzeak berarekin dakar zerbitzu zuzendari izateari edo atal nahiz bulegoburu edo horiei parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.

3.3. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete eman duten funtzionarioek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betikoz esleituko zaie.

3.4. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketa honetan.

4._Lansariak.

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten lansariak jasoko dituzte.

5._Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña, 31002) aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

5.2. Aipatu eskabideak deialdian argitaratutako ereduari lotuko zaizkio. Eredua Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan eskuratzen ahalko da (Karlos III.aren etorbidea, 2, ataria) edo interneteko www.navarra.es helbidean, dela deialdia argitaratu zen aldizkari ofizialetik abiatuta, dela Zerbitzuen Katalogoan, Lan Publikoaren atalean, deialdiaren aipamenetik abiatuta. Eskaera orrian eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek.

5.3. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

a) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dituzte, salbu eta Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

Izangaiek merezimenduak alegatu eta egiaztatuko dituzte, behar bezala zerrendatuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.

5.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

6._Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

6.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

6.2. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

6.3. Lehiatzaile bazterturik gertatzen ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

6.4. Erreklamazioetarako epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

7._Epaimahaiko kideak.

7.1. Honako pertsona hauek epaituko dute lehiaketa:

_Mahaiburua: Fermín Muñoz Muñoz jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Francisco Mendizábal Múgica jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalaren Ataleko burua.

_Mahaikideak:

1. Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

Ordezkoa: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

2. Pilar Zapico Revuelta andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, idazkari lanetan arituko dena.

Ordezkoa: Fermín Guillorme Rodrigo jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua.

7.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

7.4. Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Halaber, izangaiek mahaikideak errefusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

8._Merezimenduen kalifikazioa.

8.1. Deialdiko 5.3 arauan agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak, Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuenak izan ezik, organo dei-egileak epaimahaiari zuzenean igorriko baitizkio, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

8.2. Alegatu eta egiaztaturiko merezimenduak deialdi honen II. eranskinean azaldu baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

8.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

8.4. Lehiatzaileek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

8.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatu ahal ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

8.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Nafarroako Gobernuko iragarki oholean lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

9._Lehiatzaileen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio espediente osoarekin batera, behar izanez gero, hasierako lanpostuen kopurua handitzeari buruzko ebazpena eman dezan.

10._Lanpostu hutsak hautatzea.

10.1. Lehiatzaileek lanpostu hutsak lorturiko puntuazioaren arabera aukeratu ahalko dituzte; horretarako, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak ekitaldi baterako deia eginen du.

Lanpostuak betetzeko Erregelamenduan xedaturikoarekin bat, izangaiek ezin hautatuko dituzte atxikirik dauden zuzendaritza nagusi, erakunde edo zuzendaritza nagusiaren menpe ez dagoen beheragoko unitate entitate bat, salbu eta udalerria, zentroa edo ohiko edo hein bateko lanaldia aldatzen bada, erregelamendu horretako 8. artikuluko 3. idatz-zatiko b), c) eta d) idatz-zatietan xedatu bezala.

10.2. Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

11._Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

11.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, lanpostua esleituko die proposatutako lehiatzaileei, eta hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

11.2. Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko bertze data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

11.3. Zerbitzuko zuzendaritza edo atal, bulego nahiz unitate parekaturen bateko burutza batean diharduten funtzionarioek ez dute beren zuzendaritzan edo burutzan jarraitzerik izanen eta utzi egin beharko dute.

12._Aurkezturiko agiriak.

12.1. Izangaiek espresuki hala eskatuz gero, aurkezturiko agiriak berreskuratzen ahal dituzte, erreklamaziorik edo errekurtsorik paratu ez bada betiere. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkez daiteke, lanpostuak esleitzeko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

12.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da lehiatzaileak uko egin diola agiriak berreskuratzeari eta, beraz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

12.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, aurkezturiko agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak eramaten ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

13._Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

Deialdi honen arauen kontra eta bera aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2005eko apirilaren 18an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

........ izateko ....... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ...(e)ko .....aren .....(e)an.

1._Norberaren datuak.

Izen-deiturak:

Jaiotze eguna eta tokia: .............................. N.A.N.:

Helbidea: ........................................ P.K.:

Etxeko telefonoa: .......................... Laneko telefonoa:

2._Datu administratiboak:

a) Zer lanposturako izendatu zuten:

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa.

f Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa.

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea.

f Lan-kontratudun finkoa.

f Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa.

b) Administrazio egoera:

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

f Borondatezko eszedentzian.

f Nahitaezko eszedentzian.

(X batez markatu dagokion kontzeptua).

b) Gaur eguneko destinoa:

Lanpostua:

Jabetza hartzearen eguna:

Departamentua:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde autonomoa:

c) Zein maila edo taldetakoa den:

3._Sinatzaileak adierazten du eskabideak aurkezteko azken egunean eskaturiko baldintza guztiak betetzen dituela.

4._.......(e)tik ........... (e)ra numeratutako eskabidearekin batera, deialdian agindutako agiriak eta alegatu dituen merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditu, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz ordenatua.

5._f Adierazten du euskararen gaitasuna frogatzeko proba egin nahi duela*.

Horrenbestez,

Eskatzen du deialdi honetan onar dezatela.

Iruñean, .......(e)ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezkoa denean bakarrik.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuen balorazioa egiteko, puntu bat emanen zaio, urteko, deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie lehiatzaileei.

2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu den aldietako zerbitzuak egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko bakoitzeko edo haren baliokide den ordu kopuru bakoitzeko (10 ikastordu): 7 puntu gehienez.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, ikastorduen zatikiak proportzionalki kalkulatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den (tokikoa, eskualdekoa, nazionala edo nazioartekoa).

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez puntu bat, haien iraupenaren arabera Epaimahai kalifikatzaileak baloratu beharrekoak.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Honako b) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 10 puntukoa izanen da.

Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik:

_Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europar Batasuneko lan hizkuntzak baitira: 2 puntu bakoitzeko, gehienez ere.

Ondorio horietarako, hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Halako titulaziorik ez dutenei, Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditutako maila bakoitzagatik gehienez eman daitekeen puntuazioaren bostena emanen zaie.

Izangai bakoitzak hiru hizkuntza horietatik zenbat dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako azterketak egiten ahal ditu; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari gehienez ere ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren 1/5 bat emanen zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: F0510986