43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

286/2005 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Martzillako La Azucarera industrialdeko kalearen gaineko oinezkoendako zaldaina" proiektuari onespen teknikoa eman eta proiektu horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzen duena. Zerrenda hori foru agindu honetako eranskinean ageri da.

Proiektu, Tren eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi duenez, Zaragoza-Altsasuko burdinbideko 20 pasagune kentzeko Oinegitura Ministerioarekin 1998ko azaroaren 25ean izenpeturiko lankidetza hitzarmenarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio, 113/585 k.p.an, Martzillako udalerrian, dagoen pasagunea kentzea, besteak beste.

Zerbitzuak gaineratu duenez, 2003ko urrian, "Martzillako udal mugapean Zaragoza-Altsasu trenbideko 113/585 k.p.an (NA-128 errepidean) eta 114/828 k.p.an (Camino de la Serna bidean) dauden pasaguneak kentzea" izeneko proiektuko obrak bukatu ondoren, burdinbideetako pasagune hura itxi zen.

Hala ere, dioenez, egokitzat jo zen Martzillako Udalaren eskaera bat aintzakotzat hartzea. Horren arabera, konponbide hura osatzekoa da, oinezkoendako zaldaina bat eginez, itxi zen pasagune horretatik gertu.

Horrekin bat, "Martzillako La Azucarera industrialdeko kalearen gaineko oinezkoendako zaldaina" proiektua prestatu da, konponbide hura garatzen duena, Martzillako Udala ados dagoela.

Obren funtsa da zaldaina hormigoiz egitea. Arrapalak eta eskailerak izanen ditu.

Ukituriko zerbitzuen lehengoratzeari dagokionez, esan behar da RENFEren instalazioak besterik ez dela ukitzen.

Burdinbideetako pasaguneak kentzeko egutegiaren arabera, proiektu honetako obrak ekitaldi ekonomiko honetan egin asmo dira.

Orobat, lizitazioa egin aitzin, beharrezkoa da obrek ukituriko ondasun eta eskubideak kudeatu eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailen ekin behar zaio.

Azkenik, esan behar da proiektu hau onetsi ondoren, Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 153. artikuluan eta haren erregelamenduko 235. artikuluko 7. idatz-zatian onura publikoaren eta gizarte interesaren adierazpenaz xedaturikoa betetzekoa izanen dela eta haren ondoriozko obrek ukituriko lurrak lehenbailehen okupatuko direla, nahitaezko desjabetzapenari buruzko legeria betetzearren.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Martzillako La Azucarera industrialdeko kalearen gaineko oinezkoendako zaldaina" proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

3. Proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Martzillako Udalari, lurzatien planoen kopia bat igorriko baitzaio, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2005eko martxoaren 23an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHATZA

MARTZILLAKO UDALERRIA

1 POLIGONO AZUCARERA DE MARCILLA, S.A. 25,41 7 67 INDUSTRIETARAKO LOKALAK

PLAZA DE ESPAÑA, 1 _ MARTZILLA

2 NAFARROAKO GOBERNUA 312,76 7 8001 KALEAK

SAN IGNAZIO ETORBIDEA, 3 _ IRUÑA

3 MARTZILLAKO UDALA 242,89 7 30 LURZORUA

PLAZA DE ESPAÑA, 1 _ MARTZILLA

4 RENFE, NAFARROAKO ONDARE BURUTZA 64,85 7 _ BURDINBIDEKO INSTALAZIOA

GELTOKIA, Z.G. _ IRUÑA

5 SANEMA, S.L. 25,36 7 29 ABELTEGIA/NEKAZAR. BILTEGIA

VENTA DE ARLAS _AZKOIEN

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

MARTZILLAKO UDALERRIA

1 POLIGONO AZUCARERA DE MARCILLA, S.A. 664,51 7 67 INDUSTRIETARAKO LOKALAK

PLAZA DE ESPAÑA, 1 _ MARTZILLA

2 NAFARROAKO GOBERNUA 872,81 7 8001 KALEAK

SAN IGNAZIO ETORBIDEA, 3 _ IRUÑA

3 MARTZILLAKO UDALA 131,26 7 30 LURZORUA

PLAZA DE ESPAÑA, 1 _ MARTZILLA

Iragarkiaren kodea: F0505333