143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

189/2005 FORU AGINDUA, azaroaren 2koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, hirugarren adinekoen eta boluntariotza sozialaren arloko entitateei dirulaguntzak emateko 2005eko deialdiaren diru kopurua handitu eta horretarako gastua baimentzen duena.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak abenduaren 24an emandako 187/2004 Foru Aginduaren bidez, hirugarren adinekoen eta boluntariotza sozialaren arloko entitateei 2005ean dirulaguntzak emateko deialdiaren arauak onetsi ziren. Deialdi hori 2004ko 157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 31n.

Foru agindu horren 2. atalean, deialdiko gastuari buruz ari delarik, zehazten da gastu hori (1.170.189,00 euro) "Egoitza eta klubetako jarduerak" izeneko 922002-93200-4810-313202 kontusailaren kontura aplikatuko dela, edo 2005erako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan sortzen den antzeko kontusailaren kontura. Halaber, adierazten da aurrekontuaren arabera posible bada, deialdi honetarako gastua handitzen ahalko dela.

2005eko ekitaldiko gastuen aurrekontuan, arestian aipatutako kontusailari 1.177.299,04 euro esleitu zaizkio, eta bidezkotzat jo da deialdiari dagokion gastua 7.110,04 eurotan handitzea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legean ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Hirugarren adinekoen eta boluntariotza sozialaren arloko entitateei dirulaguntzak emateko 2005eko deialdiaren diru kopurua handitu eta horretarako 7.110,04 euroko gastua baimentzea, 2005eko gastuen aurrekontuko "Egoitza eta klubetako jarduerak" izeneko 923001-93500-4810-231402 kontusailaren kargura.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Boluntario, Elkarte eta Programa Atalari eta Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoari jakinaraztea.

Iruñean, 2005eko azaroaren 2an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: F0521650