143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

925/2005 EBAZPENA, urriaren 18koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Tafalla barrutian gehienez ere bederatzi eserlekuko ibilgailuetan egin beharreko ikasle-garraioko espedientearen kontratazioa, 42/09 espedientea, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez ebazten duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak urriaren 18an emandako 925/2005 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Xedea: Tafalla barrutian gehienez ere bederatzi eserlekuko ibilgailuetan egin beharreko ikasle-garraioko espedientearen kontratazioa 2005-2006 ikasturterako, 42/09 espedientea.

_Esleitzeko prozedura eta modua: prozedura negoziatua, publizitaterik gabe.

_Esleipena hartu duen enpresa eta haren prezioa: Iñigo Llorente Zoraquiain jauna, 42 euroren truke egun bakoitzeko (BEZa barne).

Iruñean, 2005eko urriaren 18an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0521546