143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN ADRIAN

Birzatiketa proiektua hasiera batez onetsirik

Gobernu Batzarrak, 2005eko azaroaren 21eko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

1._Hasiera batez onestea San Adriango Planeamenduko arau subsidiarioetako jendegune inguruko lurzoru urbanizaezinetako eta AR-17 eremu homogeneoko birzatiketa proiektua, José Iruretagoyena Aldaz jaunak erredaktatu duena, José Martín Errea Rodríguez jauna izanik lankidetzan jardun duen arkitektoa, zehaztuz bertan honako hauek sartzen direla: birzatiketa proiketua bera, birzatiketa akta, finken balorazioko txostena eta dagozkion informazio eta antolamendu planoak.

2._Espedientea jendaurrean egotea hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan alegazioak aurkez daitezen.

3._Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, Diario de Navarra egunkarira eta iragarki oholera igortzea; argitara eman dadin.

4._Erabaki hau ukituak gertatzen diren jabeei jakinaraztea, eta entzuteko epea ematea, jendaurrean egoteko denbora bera, alegia, hogei egun, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan gaiari buruz egokia iruditzen zaien guztia adierazi eta alegatzeko aukera izan dezaten.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76. artikuluan ezarritakoak bere ondorioak izan ditzan.

San Adrianen, 2005eko azaroaren 22an._Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0522924