143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

219/2005 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egoitza (Iruñeko Navarrería kalea, 39) 2006an garbitzeko zerbitzuaren kontratazio espedientea onetsi eta izapideak presakoak direla deklaratzen duena.

_Xedea: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egoitza (Iruñeko Navarrería kalea, 39) 2006an garbitzea.

_Esleitzeko prozedura: irekia.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

_Izapidaketa: presakoa.

_Hasierako prezioa: 13.000 euro hilean, BEZa barne.

_Egiteko epea: 2006ko abenduaren 31ra arte. Kontratua urte naturalez luzatu ahalko da, 2011ko abenduaren 31ko 24:00ak arte. Luzatuz gero, kontratuaren prezioa goratu eginen da Nafarroako Foru Komunitatean KPIak aurreko urtean izaten duen gorakadaren arabera.

_Kontratisten sailkapena: U taldea, 1. azpitaldea, B kategoria.

_Proposamenen aurkezpena: 2005eko abenduaren 13ko 14:30 arte, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusian, Navarrería kalea 39, 31001 Iruña.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian aipatzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekiko dira 2005eko abenduaren 22ko 12:00etan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko 8. gelan, Navarrería kalea 39, 31001 Iruña.

_Klausula administratibo eta partikularren agiriak eta agindu teknikoen agiria interesatuen eskura daude, lehen aipatu den helbidean eta http://www.navarra.es webgunean, "catálogo de servicios" "contrataciones" menuan.

Iruñean, 2005eko azaroaren 22an._Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: F0522900