143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

RIBAFORADA

Bake epailearen hautaketa

Ribaforadako Udalak, 2005eko azaroaren 16 egin osoko bilkuran, erabaki zuen Ribaforadako Bake Epaitegiko bake epaile titularraren kargua hautatzeari ekitea. Halatan, 15 eguneko epea egonen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek eskabideak aurkez ditzaten Udaleko idazkaritzan. Eskabidean zehaztu beharko dute Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak biltzen dituztela.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ribaforadan, 2005eko azaroaren 17an._Alkate udalburua, José Antonio Villafranca.

Iragarkiaren kodea: L0522567