143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Elizondoko hiri lurzoruko U.E.6ko 18. lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko irailaren 9an egin bilkura arruntean, ondoko hau erabaki zuen, besteak beste:

Hasiera batez onestea Elizondoko hiri lurzoruko U.E. 6ko 18. lurzatiaren xehetasun azterlana, Laborra jaun arkitektoak prestatua eta EHAEOk 2005eko abuztuaren 19an ikus-onetsia. Azterlana horretarako espresuki irekitako espedientean dago eta Javier Pina Esarte jaunak sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan eta arlo horretan indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proiektua Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi beste alegazio aurkeztu ere.

Elizondon (Baztan), 2005eko urriaren 27an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0521675