143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A R T A X O A

UA -3.1 birzatitzeko proiektuaren aldaketa Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2005eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, bertaratu guztiak ados zirela, behin betiko onetsi zuen Artaxoako UA-3.1 unitatea birzatitzeko proiektuko aldaketari buruzko espedientea, jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan ondotik.

Argitara ematen da interesatu orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Artaxoan, 2005eko azaroaren 2an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0521659