143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

RIBAFORADA

Hasiera batean onetsirik 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten dirusarreren arauketa

Ribaforadako Udalak, 2005eko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, boz batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten dirusarreren arauketa, zerga-tasak, tasak, prezio publikoak, etab. bitartekoak direla.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz (15/2002 Foru Legeak aldaturik), espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea udal idazkaritzan eta iragarki oholean azter dadin eta bidezko juzgatzen diren erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez daitezen.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira aurreikusitako dirusarrerak.

Ribaforadan, 2005eko azaroaren 17an._Alkate udalburua, José A. Villafranca.

Iragarkiaren kodea: L0522566