143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CAPARROSO

Aurrekontuko 03/2005 aldaketa hasiera batean onetsirik

Caparrosoko Udalak, 2005eko urriaren 25ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2005eko aurrekontuko 03/2005 aldaketa.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Caparroson, 2005eko urriaren 28an._Alkate udalburua, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: L0521803