143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera baimena

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Lavanor, S.L. eta Carpintería y Ebanistería Noáin, S.L. Jarduera: ikuztegia, zurgindegia eta ebanisteriarako biltegia. Xedea: paratzea. Tokia: Talluntxe industrialdea, C-20-22, Noain.

Noain-Elortzibarren, 2005eko azaroaren 2an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0521693