143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

E G U E S I B A R

Aholkulari juridiko-gerentearen izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan eta deialdiko 9.2 oinarrian xedatutakoa aplikatuz, aholkulari juridiko-gerente izateko lanpostu bat betetzeko deialdiko epaimahaiak Pablo Gil Morras jaunaren aldeko izendapen proposamena egin du, hura izan baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 9.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 120. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2005eko urriaren 6an).

Eguesen (Eguesibar), 2005eko azaroaren 16an._Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0522490