137. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MONTEAGUDO

Deialdia, Monteagudoko Udalean zerbitzu anitzetako menpeko udal enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Monteagudoko jaun alkateak, 2005eko urriaren 13an eman ebazpenaren bidez, deialdia onetsi du Monteagudoko Udalean zerbitzu anitzetako menpeko udal enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, oinarri hauei jarraikiz:

A R A U A K

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Monteagudoko Udalaren zerbitzuko menpeko udal enplegatu izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa.

Probak gaindituta lanposturik gabe gelditzen diren izangaiei aldi baterako kontratua egiten ahalko zaie, puntuazio ordenari jarraituz, indarra duen araudian aurreikusitako kasuetan.

1.2. Izendapenaren ondorioz hautatua gertatzen dena Monteagudoko Udaleko nomina eta plantillako funtzionario izanen da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartuko da, abenduaren 30eko 13/1993 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

1.3. Lanpostua E mailari dagozkion lansariez hornituko da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako lege aplikagarrietan ezarritakoaren ariora.

1.4. Udalaren zuzendaritzapean, betiere, izendatua gertatzen denak, ondoko eginkizunak izanen ditu, bertzeak bertze:

a) Albienteari eta mandatariari berariaz dagozkion zerbitzuak.

b) Bandoak eta adierazpenak argitara eman eta banatzea.

c) Udalaren hiri zerbitzuak mantendu eta zaintzea.

d) Udalaren eraikin eta instalazioen garbiketa eta mantentzea.

e) Hiri altzariak paratze eta mantentze lanak eta berdin hirilurreko nahiz landalurreko eremu publikoetako, parkeetako, berdeguneetako, oihan aldeetako, aisiaguneetako eta abarretako loreak eta arbolak.

f) Karrika eta plazak ureztatzea eta garbitzea.

g) Nekazaritza eremuetako ohiko lanak, hala nola lurraren laborantza, zuhaitz landaketak eta haien gaineko mantentze lanak, zangak irekitzea, etab.

h) Administrazioak udal obrak egiten dituenean langileak koordinatzea eta, orokorrean, igeltsero lanak eta bideak mantentzekoak.

i) Udalerriaren zaintza, trafikoaren antolamenduari, aparkatzeari, obra lizentziei, eremu publikoaren okupazioari, landazaintzari eta abarri dagokienez.

j) Udal hilerriaren zainketa eta kontrola.

k) Makineria eta ibilgailuak maneiatzea, mantentzea eta konpontzea.

l) Altzariak, tresnak, eszenategiak, hesiak, banderak eta materialak muntatu, desmuntatu, paratu eta lekuz aldatzea.

ll) Udalekoak izanik manatzen zaizkion gainerako lan guztiak, haren mailaren eta kategoriaren barnean.

1.5. Lan mota eta lanaldia urtero ezarriko dira eta zerbitzuaren beharretara egokituko dira, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda ditzakete.

1.6. Izangai izendatuak Monteagudon bizi beharko du, eta horretarako udal mugape horretan finkatuko du, egiazki, bere bizilekua.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europako Batasuneko bertze edozein herritakoa, eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean adinez nagusi izatea.

b) Gutienez Eskola ziurtagiriaren edo Lehen Ikasketen ziurtagiriaren jabe izatea.

c) Behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea, karguan aritzeko.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izana.

e) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean B mailako gidabaimenaren jabe izatea.

2.2. Azterketa gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak aipaturiko baldintzak betetzen dituela frogatu beharko du, deialdi honetan ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko ditu, hain zuzen ere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta horien jabe beharko du izan hautapen prozedurak dirauen bitartean, izendapena egiten den arte.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Monteagudoko Herriko Etxeko erregistroan aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean, honako agiri hauek aurkeztu beharko direlarik:

a) Eredu ofizialeko eskabidea, goitik beheitik beteta, deialdi honetako 1. eranskinaren arabera, eta harekin batean lehiaketaldian alegatzen diren merezimenduen jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak.

b) NANaren eta gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

3.2. Eskabideak aurkezteko ezarri den epea ezin da luzatu.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea akiturik, alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzenketak egiteko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea akiturik, eta horiek ebatzita, alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: Monteagudoko alkatea.

Ordezkoa: lehen alkateordea.

1. mahaikidea: O.H.O.ko irakasle bat.

Ordezkoa: O.H.O.ko irakasle bat.

2. mahaikidea: industri ingeniari bat.

Ordezkoa: industri ingeniari bat.

3. mahaikidea: goi mailako arkitekto bat edo arkitekto tekniko bat.

Ordezkoa: goi mailako arkitekto bat edo arkitekto tekniko bat.

4. mahaikidea, langileen ordezkaria: Udaleko idazkaria, epaimahaiko idazkari lanetan arituko dena.

Ordezkoa: María Teresa Arcilla Soto andrea, administrari laguntzailea.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da, eta eraketa eta jarduketa baliozkoak izateko haien kideen gehiengo osoak agertu beharko du, gutxienez.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako arauen interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen goiti-beheiti guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizio-lehiaketaren hasiera eta garapena.

Administrazioan sartzeko Erregelamenduko 16.j artikuluari jarraikiz, oposizio-lehiaketa deialdia argitaratzen den egunetik hasita bi hilabeteren buruan hasiko da gutienez.

Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizio-lehiaketa.

Gero epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako proba edo ariketak.

6.2. Oposizio-lehiaketa honako ariketa hauek osatuko dute:

6.2.1._Lehiaketaldia.

Izangaiek alegatutako merezimenduen balorazioa, II. eranskinean zehazten den baremoaren arabera.

Izangaiek eskabidea aurkezten duten unean berean alegatu eta egiaztatu beharko dituzte merezimendu guztiak, horretarako jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak ekarri beharko dituztelarik, bertzenaz ez aurkeztutzat joko dira.

Merezimenduen balorazioa egindakoan, emaitzak Herriko Etxeko iragarki oholean jarriko dira ikusgai.

6.2.2._Oposizioaldia.

A) Lehenbiziko ariketa

1._Guti goiti-beheiti 200 bat hitzeko diktaketa egitea.

Probaren balioa: 10 puntu. Ortografiako akats bakoitzeko 0,25 puntu kenduko dira, azentu akatsetan salbu, horietan bakoitzeko 0,1 puntu soilik kenduko baita.

2._Oinarrizko matematikako lau problema ebaztea. Proba hau egiteko ez da kalkulagailurik erabiltzen ahalko.

Probaren balioa: 5 puntu; 1,25 puntu osorik ebatzitako ariketa bakoitzeko.

B) Bigarren ariketa: idatziz erantzun beharko dira zenbait galdera labur edo test modukoak, igeltserotza, lorezaintza eta eraikinen eta instalazioen mantentze lanei, Monteagudoko udalerrien gaineko datuei eta bete beharreko eginkizunei dagozkien beste gaiei buruzkoak.

Probaren balioa: 10 puntu.

C) Hirugarren ariketa: egin beharreko lanarekin zerikusia izanen duten proba praktikoak, hauen gainean:

_Elektrizitatea: 20 puntu.

_Igeltserotza: 20 puntu.

_Nekazaritza, lorezaintza, ureztaketa, iturgintza: 20 puntu.

Ariketa zuzendutakoan, epaimahaiak ariketa gainditu dutenen eta erdietsitako puntuen zerrenda paratuko du jendaurrean Monteagudoko Herriko Etxeko iragarki oholean, eta baita hurrengo ariketa zein egun, toki eta ordutan eginen den ere.

Izangaiei deialdi bakarra eginen zaie probetarako. Hartara Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela joan beharko dute, eta bazterturik geldituko dira agertzen ez direnak. Izangaiek berek eraman beharko dituzte proba bakoitza egiteko erremintak.

Epaimahaiak zehaztuko du ariketa horretako probak egun bakarrean edo gehiagotan eginen diren, bai eta zenbat denbora iraunen duten ere, betiere haien edukiaren arabera.

7._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Ariketen kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien zerrenda helaraziko dio Udalari, lehiaketaldiko puntuak eta oposizioaldian izangai bakoitzak erdietsitako kalifikazioak batuz ateratako puntuazioaren arabera, eta horrekin batera puntuaziorik altuena erdietsi duenaren aldeko izendapen proposamena eginen du.

Aipatu proposamena Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

7.2. Izendapen proposamena iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak lanpostuaren jabetza hartu beharko du, eta Monteagudoko udal bulegoetara honako agiri hauek ekarri:

1._Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia (udal bulegoetara ekarri den jatorrizkoarekin konpultsatu beharrekoa) edo jaiotze aktaren ziurtagiria.

2._Eskola ziurtagiriaren edo lehen ikasketen ziurtagiriaren kopia kautotua edo fotokopia (udal bulegoetara eramanen den jatorrizkoarekin konpultsatu beharrekoa), edo hori eskuratzeko pagatu beharrekoaren ordainagiria.

3._B mailako gidabaimenaren kopia kautotua edo fotokopia (udal bulegoetara eramanen den jatorrizkoarekin konpultsatu beharrekoa).

4._Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisikorik ez duela frogatzen duena.

5._Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.

6._Nafarroako Foru Araubidea errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela zin egin edo hitz ematea.

7.3. Aipatu epearen barnean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbu, arestiko agiriak aurkezten ez dituena ezin izanen da funtzionario izendatu, eta ordura arteko egintzak deuseztatuak geldituko dira, deialdian parte hartzeko eskabidean egindako faltsukeria dela eta, etor dakiokeen erantzukizuna galarazi gabe.

7.4. Arestiko atalean azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondotik heldu den izangaiak beteko luke utzitako hutsunea eta horrekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko litzateke.

8._Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen prozesua akiturik, eta izangaiek 7.2 oinarrian aipatutako agiriak eramanik, Alkateak, ebazpen bidez, proposatutako izangaia Monteagudoko Udaleko funtzionario izendatuko du, zerbitzu anitzetako menpeko enplegatu gisa aritzeko.

8.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izendatuak izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean lanpostuaz jabetu beharko du. Aipatu epean, ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostuaren jabe egiten ez bada, Udaleko enplegatu bilakatzeko eskubideak oro galduko ditu. Horrelakorik gertatuz gero, 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9._Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, nahiz haren oinarrien eta aplikazio egintzen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian zuzenean, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko eparen barnean.

_Aldez aurretik eta nahi bada, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpenetik hasita hilabeteko epearen barrenean.

Monteagudon, 2005eko urriaren 13an._Alkatea, José María Vázquez Royo.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ..................., adinez nagusia, NAN zenbakia: ............., sorteguna: .........., sorterria: ............. (........), bizilekua: ..................... (.................), karrika: ................., zenbakia: ......... posta kodea: .............., telefonoa: ................, zure aitzinean agertzen naiz eta erarik bidezkoenean honako hau diot:

Monteagudoko Udaleko zerbitzu anitzetako menpeko udal enplegatu izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala eta horretarako aitortzen dut:

a) Espainiako nazionalitatea dudala edo Europako Batasuneko beste edozein herritakoa, eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean 18 urte beteak ditudala.

b) Lehen Ikasketen Ziurtagiriaren jabe naizela.

c) Behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa dudala, karguan aritzeko.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik ez nagoela, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez naizela izan.

e) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean B mailako gidatzeko baimenaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbertzez:

Eskabide hau onar dezazun eta, horren kariaz, Monteagudoko Udaleko zerbitzu anitzetako menpeko enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako onar dezazun eskatzen dut.

Monteagudon, 2005eko ........................aren ...........(e)an.

(sinadura)

MONTEAGUDOKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1. Nafarroako administrazio publikoetako batean zerbitzu anitzetako menpeko enplegatu lanpostuari dagozkion eginkizunetan funtzionario, bitarteko edo lan-kontratudun finko zein aldi baterako gisa, urtebetez edo denbora luzeagoz egindako zerbitzualdiak, ziurtagiri ofizial baten bidez egiaztatuak: 0,5 puntu urte bategatik edo 6 hilabetekoa baino luzeagoa den frakzio bakoitzagatik. Kontuan hartuko den guttieneko denboraldia: urtebete. Aldi berekoak baldin badira atal bati baino gehiagori dagozkion zerbitzualdiak, horietako bat baino ez da kontuan hartuko. Gehienez ere: 1,5 puntu.

2. Aurrekoaren ezaugarri eta baldintza berberetan eta denboraldi berean landazaintzari, albienteei edo udaltzainei dagozkien lan berezietan egindako zerbitzualdiak: 0,5 puntu urte edo frakzio bakoitzagatik, gutienez urtebetekoa egiaztatu beharko delarik. Gehienez ere: 1,5 puntu; aurrekoekin bat etorriz gero haiei batuko zaizkie.

Iragarkiaren kodea: L0520513