137. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1472/2005 EBAZPENA, urriaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaritza nagusiak emana, Juan Antonio Sola Mateo Baratzeko Landareen Hazi Ekoizleen Erregistroan inskribatzen duena.

Cabanillasko (Nafarroa) Juan Antonio Sola Mateok eskaera egin du Baratzeko Landareen Hazien ekoizle eta ugatzaile titulua lortzeko.

Landare Ekoizpenaren Bulegoak egin dituen jarduketak eta interesatuak aurkeztu dituen agiriak ikusirik, indarra duen araudiak ezarritako baldintzak betetzen dituelako ondorioa ateratzen da; batik bat, Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Tekniko Orokorra onetsi zuen 1986ko maiatzaren 23ko Ministerio Aginduan ezarritakoa, bai eta Baratzeko Landareen Haziak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoa onetsi zuen 1986ko uztailaren 1eko Aginduan ezarritakoa ere.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Cabanillako (Nafarroa) Juan Antonio Sola Mateori (IFZ 72.636.266-N) "Baratzeko landareen hazien ekoizle-ugaltzaile" titulua behin-behinekoz ematea, lau urterako.

Aurreko atalean aipatzen den kontzesioak ondoko arauetan ezarritako baldintza hauek betetzera behartzen du: Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretua, Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Tekniko Orokorra onetsi zuen 1986ko maiatzaren 23ko Agindua eta Baratzeko Landareen Haziak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoa onetsi zuen 1986ko uztailaren 1eko Agindua.

2. Ebazpen hau interesatuari eta Landare Ekoizpenaren Bulegora igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2005eko urriaren 10ean._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0520996